The Call of the Wild

XIX. mendean kokatutako istorioa, gertakizun erreal batean oinarritutakoa. Buck izeneko txakur baten bizitza aldatu egingo da, bere jabea Alaskako ingurune exotikoetara bizitzera joaten denean. Lera-txakur hasiberria da, eta abentura ahaztezin bati esker, Buckek burujabe izaten ikasiko du.

Chris Sanders zuzendari estatubatuarraren laugarren film luzea da; Lilo & Stitch (2002) eta How to Train Your Dragon (2010) animaziozko abenturen sortzailearen proposamen berria.

.

El plan

Udarako egun bero bat, goizeko bederatziak. Langabezian dauden Paco, Ramón eta Andrade protagonistak bere etorkizun hurbila hobetzeko plan bat prestatzeko elkartu dira. Zoritxarrez, plana zapuztu egingo zaie autoa hondatuta dagoelako, eta arazoari irtenbide bat bilatzen hasiko dira. Horretan ari diren bitartean, eztabaida izango da nagusi haien artean, eta elkarri mozorroak kentzen hasiko dira.

.

21 Bridges

Beste hainbat agenteren hilketa ikertzeko ardura eman berri diote Andre Davis New Yorkeko poliziari. Gaizkileen bila ari dela, Manhattaneko zubi guztiak ixtea otuko zaio, baina sarrerak eta irteerak goizeko bostak arte bakarrik egongo dira blokeatuta. Halako batean, krimen hauen atzetik konspirazio bat dagoela ohartuko da, eta gaizkileetako batzuk bera harrapatu nahian dabiltzala deskubrituko du.

.

Queen & Slim

Bi afroamerikar atxilotu egingo dituzte, inongo arrazoirik gabe, beraien lehen zitan daudenean. Beren burua babesteko, polizia agenteetako bat hil egingo dute, eta ihes egitea besterik ez zaie geldituko.

Melina Matsoukasen lehen film luzea da, artista ezagun askoren bideoklipak eta telesail batzuetako atalak zuzendu ondoren. Oro har, kritika positiboak jaso ditu.

.

Monos

Mendi tontorrean bizi diren eta ‘Los Monos’ ezizenez ezagunak diren haur gerrillari batzuen istorioa kontatzen du filmak. Sarjentu paramilitar baten begiradapean, bahitu duten doktore amerikar bat zaintzea izango da haien zeregina. Lan hori arriskutsua bilakatuko da berehala, eta, horren ondorioz, tirabirak sortuko dira haien artean.

Alejandro Landes kolonbiarraren obrak nazioaerteko kritikarien laudorioak jaso ditu, eta hainbat sari jaso ditu ere, besteak beste, Sundance jaialdiko Epaimahaiaren sari berezia.

.

Nuestras madres

2013. urtea da, eta Guatemalako biztanleria gerra zibila hasi zuten militarren epaiketa jarraitzen ari da. Biktimen testigantzak ugaritu egin dira, eta Ernesto izeneko antropologo gaztea desagertutako jendea identifikatzen hasiko da bere kabuz. Egun batean, amona baten istorioari esker, bere desagertutako aita aurkitzen lagunduko dion pista eskuratuko du.

Pelikula honi esker, César Díaz zuzendariak Cannesko Jaialdian Opera prima onenaren saria jaso zuen.

.

Corazón ardiente

Jesusen Bihotzaren agerpenen arrastoa jarraitzen duen idazle ospetsua da Lupe Valdés, eta eleberri bat idazteko inspirazioaren bila dabil. Aditu baten laguntzarekin, sekretu liluragarriak aurkituko ditu, eta hainbat pertsonaia berezirekin egingo du topo. Gainera, ikerketa honen ondorioz, bere burua hobeto ezagutzen eta zaintzen ikasiko du.