Otsailaren 18tik maiatzaren 19ra ospatuko dute ‘Ikusi, entzun… eta txalo egin’ egitaraua, Iruñeako Zabalguneko eta Medillorriko Civivox aretoetan. Hilabete bakoitzeko astearte eta ostegunetan egingo dituzte saioak, 19:00etatik aurrera.

 

Ikusi, entzun… eta txalo egin, Erabilerraztasun unibertsalaren programatik, eta iklusioaren izenean. Filmak eta solasaldiak tartekatuko ditu ekimenak, eta, audiodeskripzio-sistemaz zein bestelako aukerez baliatuz, zinemaz gozatzeko parada eskeiniko die urritasun fisikorik duten pertsonei.

Maiatzaren 19ra bitarteko asteartetan egingo dituzte saioak, 19:00etatik aurrera, Mendilorriko Civivox aretoan:

  • Otsailaren 18an, Gunfight at the O.K. Corral (1957).  Wyatt Earp sheriffa eta John Doc Holliday gaizkileak bat egingo dute, Clantontarrak garaitzeko bide bakarra baita.
  • Martxoaren 24an, Coco (2017). Musikaria izan nahi duen Miguel izeneko mutiko baten abenturak.
  • Apirilaren 28an, Ghost (1990). Ezbehar baten ondorioz bizitza galdu eta gero, bikotekide oiha salbatzera itzuliko da Sam protagonistaren izpiritua. h
  • Maiatzaren 19an, Lady and the Tramp (1955). Familia aberats baten zaintzapean bizi den txakur fina, kaleko txakur batekin maiteminduko da.

Zabalguneko Civivox aretoan ospatuko diren solasaldiek osatuko dute egitaraua. Hiriarekin lotura estua duten gaiak izango dira nagusi, eta audiodeskripzio-sistemaz lagundutako saioak izango dira hauek ere.

Informazio guztia, hemen.