Gasteizko Artiumen, uztailaren 9tik 11ra, antolatuko dute Kortezarra film laburren jaialdia.  11. edizio honetan parte hartu nahi dutenentzat, datorren maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik lanak bidaltzeko aukera. Aukeratutako lanak jaialdian proiektatuko dira.

Partaideek gehienez ere hamabost minutuko film proposamenak aurkezteko aukera izango dute, soinuarekin edo mutuak, eta jatorrizko hizkuntza edo azpitituluena euskara edo gaztelania dituztenak. Bestalde, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako lanak bakarrik onartuko dituztela iragarri dute antolatzaileek, Korterraza Txiki sailaren kasuan ezik; bertan, edozein urtetakoak onartuko dira. Epaimahai ofizial batek aukeratuko ditu jaialdian parte hartuko duten lanak, eta ekimenaren edozein egunetan proiektatuko ahalko dituzte. Korterrazak mezua bidaliko die sortzaileei, beraien obrak non eta noiz emango dituzten eta zein sari irabazteko aukera edukiko duten jakinarazteko.

Kortezarra Txiki sailean parte hartzeko baldintza bakarra, berriz, haurrei zuzendutako ekoizpen bat sortzea izango da. Ez dago ekoizpen dataren mugarik, edozein urtetakoak jasoko dira, baina 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko lanak izanez gero, ez dute sail ofizialean edota super aukeraketa sailean parte-hartzeko aukera izango.

Epaimahai ofiziala eta ikusleen epaimahaiaren esku egongo da irabazleak (Korterraza euskara saria, Alex Angulo saria…) hautatzeko ardura, eta 8.000€-tik gora banatuko dituzte.

Korterreza film laburren jaialdiaren 11. edizioaren izen-emateko epea, datorren maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik, eta aukeratutako lanak, Gasteizko Artiumen egongo dira ikusgai, uztailaren 9tik 11ra bitartean. Festibalarekin batera, seigarren urtez, Korterraza Arabak jaialdiko labur onenak proiektatuko dituen bira bat egingo du hainbat herrietan barrena.

Informazio guztia eta izen-ematea, hemen.