Abian da jada Bilboko Azkuna Zentroko ‘Zinematikazikloaren bosgarren atala. XX. mendeko obra esanguratsuenak berrikustea da mostraren helburua, eta familia izango da azken txanpa honen oinarrizko gaia.

Azkuna Zentroko ziklo arrakastatsuenetako bat bilakatu da, izan ere, 6000 ikusle baina gehiago izan ditu orain arte. Kalitatezko programazioa eskaintzearen aldeko apostua egin, eta filmak jatorrizko hizkuntzan eta pantaila handian aurkezten dituzte. Azkuna Zentroan dioten modura, “XX. mendeko ikonografiaren zati handi baten oinarria den irudi bat eraikitzeko balio izan duten maisulan” ugari berreskuratu dituzte, eta zikloko azken atal honetan, familiaren inguruko gaiak jorratzen dituen zinemari eman nahi izan diote garrantzia.

Hala, Francis Ford Coppola zuzendari, gidoilari eta ekoizle esanguratsuaren The Godfather (1972) izango da zikloaren bosgarren aldiari hasiera emango diona. Gaur, otsailaren 5ean, 17:30ean proiektatuko dute,  eta hilaren 6ko 18:30ean ikusteko aukera izango da ere. Hurrengo emanaldietan, Isao Takahata zinemagilearen Hotaru no Haka (1988), René Clementen Jeux interdits (1952), Yasujiro Ozuren Sanma no aji (1962), eta Marcello Mastroianni italiarraren La dolce vita (1960) izango dira ikusgai. Hain zuzen, azken honek itxiko du egiataraua datorren martxoaren 12an.

Lehenegoarekin egin bezala, antolatzaileek iragarri dute film bakoitzaren bina pase egingo dituztela, Bilboko Azkuna Zentroan, asteazken eta ostegunetan, eta sarrerak Golem Zinemen webgunean egongo dira eskuragarri.

Ikusi mostraren informazio zabalagoa, hemen.