Bilbon antolatuko duten Zinecittà zinema italiarraren jaialdiaren baitan, Zinecittà Express lehiaketa egingo dutela iragarri dute ere, otsailaren 6tik 8ra . Helburua film labur bat sortzea da, eta izen-emateko epea urtarrilaren 30etik otsailaren 5a arte egongo da zabalik.
Zinecittà jaialdiaren bosgarren edizioan, Italiako gizarteak bizi dituen aldaketen inguruan oinarritako filmak proiektatuko dira, eta programazioaren baitan, Euskaditaliak Zinecittà Express film laburren lehiaketa antolatuko dutela iragarri berri dute.
Aurkeztu daitezken bideoek gehienez ere bost minutuko iraupena izan dezakete, eta hamahiru eta hirurogei urte bitarteko perrtsonak haurkeztu daitezke deialdia; taldeetan, partaideen erdiak baino gehiagok izan behar du adin hori. Hizkuntzari dagokionez, euskara, gaztelania edo italiarra erabili daitezke, baina ez du zertan audiorik izan behar.
Hamar leku besterik ez daude partaideentzat, eta azkar betetzen badira, izen-ematea lehenago itxiko dute. Halaber, jakinarazi dute e-mail bidez bidaliko dituztela inskripzio baieztapenak.
Bideoa grabatzeko denbora otsailaren 7ko 9:00etatik otsailaren 8ko 8:00ak arte edukiko dute, eta saridunak otsailaren 8an bertan iragarriko dituzte. Epaimahai batek aukeratuko ditu hiru proiektu irabazleak: film labur onenaren lehen saria (450€), bigarrena (250€) eta hirugarrena (150€).
Zinecittà Express otsailaren 6tik 8ra ospatuko dute Bilbon, eta lehiaketan parte hartzeko epea urtarrilaren 30etik otsailaren 5a arte egongo da zabalik; gaiaren berri otsailaren 6an, 20:00etan, emango dute BBK Salan.
Lehiaketaren inguruko datu guztiak, hemen.