Sara Hernandez Askasibarrek (Donostia, 1994) Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako gradua eta Marketin Analitikoko ikasketak ditu; Ikus-entzunezkoen sektoreko Big Datari buruz egin zuen gradu-amaierako lana, eta Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA, Los Angeles) egindako hainbat egonaldirekin osatu zuen bere prestakuntza. Orain dela urtebete, Komisariotzako graduondo ikasketak abiatu zituen Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) lehen promozioan, eta abar luze batek emango lioke jarraipena segida honi.

Guk, aldiz, beste zerbait nabarmendu nahi dugu: Sara Hernandez Askasibar ZINEA atariko kritikaria da egun, astero pelikula komertzial zein independenteen zinema-iruzkinak osatzen dituen aditua. Puntako zuzendarien azken estreinaldiak, ertzetako genero eta zinemagileei eskainitako zikloetan ikusgai diren izenburuak, euskal filmak, jaialdietara aurkezten dituzten pieza arriskatuak… denetarik topatuko duzue bere testuetan.

Hauxe duzue bere esperientzia hobeto ezagutzeko aukera!