Kleber Mendoça Filhoren Crítico (2008) dokumentala proiektatuko dute gaur arratsaldean, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Saio hau “Kleber Mendoça Filho” izeneko zikloaren parte da, eta 19:00etan emango diote hasiera, sortzaile beraren Luz Industrial Mágica (2009) film laburraren emanaldiarekin.

Zuzendari brasildarraren dokumentalak (Crítico) zinemagile eta kritikarien arteko harremana aztertzen du, zortzi urtetan zehar (1998-2007) grabatutako elkarrizketa batzuen bidez. Hirurogeita hamar zinemagile eta kritikariren laguntzarekin osatu du, besteak beste, David Lynch, Fernando Meirelles, Eduardo Coutinho eta Aki Kaurisminho nazioarteko artista garrantzisuen solasaldiekin. Crítico obra ezinbestekotzat jo dute aditu ugarik, “industriak geroz eta gehiago kritikatzen duen eta gizatiarra izaten saiatzen den artea ikusgarri egiteko”.

Ekoizle beraren Luz Industrial Mágica film laburraren proiekzioak lagunduta osatu dute saioa, eta sarrerak erostea beharrezkoa da. Zikloaren hurrengo saioa otsailaren 1ean antolatuko dute, eta sortzailearen beste lau film labur izango dira ikusgai.

Informazio guztia begiratzeko, sakatu hemen.