Caminando sobre las olas dokumentala aurkeztu du Kepa Acero surflari bizkaitarrak. Sopelako Kurtzio Kultur Etxean egindako agerraldian azaldu zuen hamahiru ataleko bilduma batean banatu duela bere abenturen testigantza.

Ardatza surfa izanik, kapituluetan zehar kostaldeko Done Jakue Bidea egiten ikusiko dugu Getxoztarra, Irundik Fisterreraraino bizikleta eta taularekin. Acero protagonistaren alderdirik gizatiarrena erakustea du helburu, baina, horrez gain, herri desberdinak, txoko ezezagunak, surfa egiteko hondartzak eta leku horietako biztanleak, haien ohiturak eta gastronomia ezagutzeko aukera gisa aurkeztu dute.

Leku horiek Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galiziako kostaldeetan kokatuta daude, eta hala Hondarribi, Donostia, Mutriku, Bakio, Sopela, Castro, Santander, Llanes, Xixon, Navia, Ferrol, Fisterra edo Santiago de Compostelako irudiak erakutsiko ditu.

Surf Channelek eta RTVEk koproduzitutako dokumental sorta da, eta Bizkaiko Foru Aldundia, R-Grupo Euskaltel eta Sopelako Udala izan ditu laguntzaile. Bada, babesle nagusi izan diren horien kanaletan, Surf Channel eta RTVEko La2 katean, hain zuzen, eta Euskaltelen Bideotekan izango da ikusgai. Horrez gain, RENFE eta ALSAn enpresetako ibilbide luzeko garraioetan ere programatuko dute.