Mar Collek gidatuta, gidoiak aztertzeko lantegirako jasoko du Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak otsailaren 11tik 13ra. Zabalik da jada izena-emateko epea, eta urtarrilaren 22ra arte gauzatu ahalko dira inskripzioak.

Mar Collek, ESCACen zuzendaritza espezializatuan graduduna, La última polaroid (2004) film laburra aurkeztu zuen amaierako proiektu gisa. Ordutik, bi film luze, Tres diens amb la família (2009) eta Tots volem el millor per a ella (2013), bi film labur, Amics (2012) eta La inquilina (2015), eta minitelesail bat, Matar al padre (2018), zuzendu ditu.

Coll bera izango da lantegian parte hartuko duten proiektuak aukeratuko dituena, eta gidoiaren garapena eta idazketa-prozesua zuzentzea eta MEDIA programaren garapen-deialdirako lanak prestatzea izango dira helburu nagusiak. Lantegia film luze bat sortzen dauden eta egoitza Euskadin duten gidoilariei eta gidoilari, zuzendari eta produktore taldeei dago zuzenduta. Aukeratutako lanei bi ordu inguruko aholkularitza pertsonalizatu bat eskainiko diete, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru egunetako batean, otsailaren 11n, 12an edo 13an, izango du tailerrerako ordua.

PDF edo Word formatua duten artxiboak bakarrik onartuko dituzte, eta proiektu bakoitzak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:

  • Orrialde bateko sinopsia.
  • 5000 hitz inguruko tratamendua.
  • Parte-hartzaileen CVa.
  • Ekoizlearen CVa eta ekoiztetxearen bilakaera.
  • Orrialde bateko intentzio-oharra.

Urtarrilaren 22ra arte dago irekia epea, eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikora (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu) bidali behar da atxikita dagoen izen-emate orria ondo beteta, eskatutako dokumentazioarekin batera.

Xehetasun gehiago, hemen.