Urtarrilaren 13an ekingo dio Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiak hamahirugarren edizioari. Guztira, 26 film eskainiko dituzte larunbata bitartean, eta jarduera paralelo anitz ere prestatu dituzte antolatzaileek datozen egunetarako.

Bederatzi dokumentalek osatuko dute sail ofiziala, horietatik zazpi estreinaldiak direlarik. Perfect Day sailean 11 lan egongo dira ikusgai eta Paint it black atzera begirakoan Ameriketako Estatu Batuetako underground eszenako figura garrantzitsuenetako bat izan den Daniel Johnston omenduko dute. Horrez gain, hiru film labur ere pantailaratuko dituzte.  Dock Live atalak hiru saio berezi izango ditu, eta bi libururen aurkezpenak egin zein irrati programak burutuko dituzte.

Giangiarcomo de Stefano italiarrak zuzendutako At the matinee lanak emango dio gaur hasiera lehiaketari 21:30ean, Trueba zinema aretoan. 80ko hamarkadan famatu egin zen CBGB kluba ezagutzeko aukera emango digu New York hiriaren eta hardcore musikaren bitartez.

Ordu berean, Perfect Day saileko Lil Peep: everybody’s everything filma ikusteko aukera egongo da, Terrence Malick zinegileak ekoiztutako elegia zirraragarria. Aurretik, sail bereko 19:30ean, PJ Harvey: A Dog Called Money proiektatuko dute, PJ Harvey musikaria ezagutzeko bidaia intimoa.

Informazio gehiago Dock of the Bay jaialdiaren webgunean.