Bilboko Gaylebostrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren 17. edizioko kartela ezagutzera eman zuen atzo arratsaldean Zinegoak Elkarteak. Kartelaren protagonistak maitemindutako bi emakume dira; bata emakume cis bat da, eta bestea trans.
Karteleko argazkia Mar Sáez argazkilariaren lana da, eta emakume cis eta emakume trans baten arteko maitasuna adierazteak esangura handia du, izan ere, Paul Guillen jaialdiko zuzendariaren esanetan, “aurten erakutsi nahi genuen sexu-aniztasunaz berba egiten dugunean pertsonen sexu-orientazioaz baino gauza gehiagoz ari garela”. Gainera, Guillenek dioenez, “Sáezen lanak oso modu baikor eta zuzena eskaintzen digu gai horiei guztiei kalitate estetiko eta artistiko handiko irudiaren bidez heldu ahal izateko”.
Jaialdiaren helburua sexu-orientazioaren gaia baino haratago joatea da, eta beste atal batzuk jorratu nahi dituzte, sexu-identitatearen arloan gehiago sakonduz. Honekin batera, oraindik nahiko ezezaguna den cis kontzeptua ezagutzera eraman nahi dute, trans terminoa normalizatzeko eta ikustaratzeko asmoarekin.
Zinegoaken 17. edizioa otsailaren 24aren eta martxoak 8aren bitartean ospatuko da, baina beste elkarte, kolektibo eta erakunde batzuekin batera hainbat ekitaldi antolatuko dituzte jaialdia hasi aurretik “1, 2, 3… Zinegoak!” izendapean. Momentuz, jaialdiaren lehen zertzeladak baino ez dituzte aurreratu antolatzaileek.
Ikusi jaialdiaren inguruko xehetasun guztiak hemen.