Otsailaren 7an estreinatuko dute zinema aretoetan Lur eta Amets filma, baina aurretik, Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatuko dituen ikuskizun bira berezi bat prestatu dute sortzaileek.
Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean martxan jarritako proiektua da Lur eta Amets, “gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko asmoz” sortutakoa.
2015ean argitaratutako Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia ezagutza liburuaren, bederatzi ipuinen eta mahai-jokoaren ondoren ikusi du argia filmak: “Orain, ilustraziotik, gure kale, antzokietara eta pantaila handira salto egingo dute Lurrek eta Ametsek”. Haurrei eta familia osoari zuzenduriko animaziozko filma da, garai eta toki ezberdinetara bidaiatzera gonbidatuko gaituena. kasu honetan, Lotura Films ekoiztetxea batu zaie sortzaileei proiektura.
Durangoko Azokan hasi zuten bira abenduaren 5etik 8ra bitartean, eta Baionan izan ziren gero. 2020ko urtarrilean, Euskal Herriko herrietan barrena murgilduko dira bi protagonistak abenturaz abentura autobusez. Ondoren, otsailaren 7an, zinema aretoetan estreinatuko dute filma.
Ikuskizun biraren egutegia:
- Urtarrilak 10ean: Arrasate
- Urtarrilak 11n: Bilbo
- Urtarrilak 12an: Altsasu
- Urtarrilak 17an: Eibar
- Urtarrilak 18an: Gasteiz
- Urtarrilak 19an: Getxo
- Urtarrilak 22an: Iruñea
- Urtarrilak 29an: Donostia
- Urtarrilak 31n: Barakaldo
- Otsailak 1ean: Beasain