2019. urtea bukatzear da, baina ez hori bakarrik. XXI. mendeko bigarren hamarkada agurtzear gaude, eta norbanako zein aldizkari, komunikabide edota erakundeek dagoeneko hasi dute ohiko zerrenda festa. Zeintzuk dira urteko film onenak? Eta, bide batez, hamarkada honetakoak?
Galdera horiek oinarri hartuz, ZINEA osatzen dugun kide, lagun edota blogariok pentsatu dugu guk ere zerrendatxo sorta bat kaleratzea, baina euskal filmena. Gogoratu film bakoitzaren fitxa teknikoa GANBARA gordailuan ikusteko aukera duzuela izenburuan klik eginez!
Gaurkoan Sara Hernandez Askasibarren zerrenda aurkeztuko dizuegu. Zineako kritikaria da egun, astero-astero bere iruzkin eta iritzien bidez film berriak aurkeztu eta deskubritzen dizkigun pertsona. Baina ZINEAN egiten duen lana baino harago doa sektorearekin gordetzen duen lotura, eta Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Zentroko zinema programazio arduradunetako bat da ere.
Ondorengoa duzue bere hamarrekoa:
- MUGA DEITZEN DA PAUSOA, Maider Oleaga, 2018
- LA TRINCHERA INFINITA, Jon Garaño, José María Goenaga eta Aitor Arregi, 2019
- URPEAN LURRA, Maddi Barber, 2019
- OREINA, Koldo Almandoz, 2018
- LAS LETRAS DE JORDI, Maider Fernandez, 2019
- LOREAK, Jon Garaño eta José Mari Goenaga, 2014
- EL ÚLTIMO VERANO,Leire Apellániz, 2016
- AUPA ETXEBESTE, Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005
- GLITTERING MISFITS, Iban del Campo, 2019
- 80 EGUNEAN, Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga, 2010