2019. urtea bukatzear da, baina ez hori bakarrik. XXI. mendeko bigarren hamarkada agurtzear gaude, eta norbanako zein aldizkari, komunikabide edota erakundeek dagoeneko hasi dute ohiko zerrenda festa. Zeintzuk dira urteko film onenak? Eta, bide batez, hamarkada honetakoak?

Galdera horiek oinarri hartuz, ZINEA osatzen dugun kide, lagun edota blogariok pentsatu dugu guk ere zerrendatxo sorta bat kaleratzea, baina euskal filmena. Gogoratu film bakoitzaren fitxa teknikoa GANBARA gordailuan ikusteko aukera duzuela izenburuan klik eginez!

Jarraian datorrena ez da zenbakien hurrenkera bat. Ez da ranking bat; ez dut mailaketarik ezarri. Nire, Ines Arrue Unanue kazetariaren, euskal film gogokoenen aukeraketa da, orotarikoa (laburrak, luzea, fikzioak, dokumentalak, animazioa… eta, sarri, ertzetan gelditzen diren film horiena); uneren batean edo bestean, barruko ‘zera hori’ eragin didan pelikulen multzoa. Badugu zeri kantatu…

Propinazkoa. Gure herrian bizi dugun hainbat errealitaterekin lotura estua duena, eta BETI gomendatuko dudana: ‘Alardearen seme-alabak’ (Jone Karres eta Eneko Olasagasti, 2013).