2019. urtea bukatzear da, baina ez hori bakarrik. XXI. mendeko bigarren hamarkada agurtzear gaude, eta banako zein aldizkari, komunikabide edota erakundeek dagoeneko hasi dute ohiko zerrenda festa. Zeintzuk dira urteko film onenak? Eta, bide batez, hamarkada honetakoak?

Galdera horiek oinarri hartuz, ZINEA osatzen dugun kide, lagun edota blogariok pentsatu dugu guk ere zerrendatxo sorta bat kaleratzea, baina euskal filmena. Gogoratu film bakoitzaren fitxa teknikoa GANBARA gordailuan ikusteko aukera duzuela izenburuan klik eginez!

Gaurkoan Gaizka Izagirreren zerrenda aurkeztuko dizuegu. Zineako blogari eta bidelagun historikoa dugu Izagirre; zinema eta telesailen munduan aditu, eta milaka saltsetako perrexila.

Jakina da “txokolatea baino gehiago” maite duela zerrendak egitea eta, bakarrarekin pozik ez, bi proposamen aurkeztu dizkigu. Orokorra lehenegoa, euskal zinemagintza hizkuntza irizpideaz harago aztertu duena, eta euskarazko filmez osatutakoa bigarrena.

Orokorra

• Loreak (Jon Garaño eta José Mari Goenaga, 2014)
• La Trinchera Infinita (Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, 2019)
• 80 egunean (José Mari Goenaga, Jon Garaño, 2014)
• Lucio (Aitor Arregi eta José María Goenaga, 2007)
• Handia (Jon Garaño, Aitor Arregi, 2017)
• Gazta zati bat (Jon Maia, 2011)
• Urte berri on amona (Telmo Esnal, 2011)
• Mudar la piel (Cristóbal Fernández eta Ana Schulz, 2018)
• Errementari (Paul Urkijo Alijo, 2017)
• Ventajas de viajar en tren (Aritz Moreno, 2019)
• Bertsolari (Bertsolari (Asier Altuna, 2011)
• Amama (Asier Altuna, 2015)
• Aupa Etxebeste (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005)

Euskarazkoak soilik

• Loreak (Jon Garaño eta José Mari Goenaga, 2014)
• 80 egunean (José Mari Goenaga, Jon Garaño, 2014)
• Handia (Jon Garaño, Aitor Arregi, 2017)
• Gazta zati bat (Jon Maia, 2011)
• Urte berri on amona (Telmo Esnal, 2011)
• Errementari (Paul Urkijo Alijo, 2017)
• Bertsolari (Bertsolari (Asier Altuna, 2011)
• Amama (Asier Altuna, 2015)
• Aupa Etxebeste (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005)
• Nomadak TX (Raul de la Fuente, 2006)