2019. urtea bukatzear da, baina ez hori bakarrik. XXI. mendeko bigarren hamarkada agurtzear gaude, eta banako zein aldizkari, komunikabide edota erakundeek dagoeneko hasi dute ohiko zerrenda festa. Zeintzuk dira urteko film onenak? Eta, bide batez, hamarkada honetakoak?
Galdera horiek oinarri hartuz, ZINEA osatzen dugun kide, lagun edota blogariok pentsatu dugu guk ere zerrendatxo sorta bat kaleratzea, baina euskal filmena. Nola ez!
XXI. mendeko euskal zinemagintzak izan duen loraldia izugarria izan da, horregatik gure kolaboratzaileen iritzia ezagutu nahi izan dugu. Ez derrigor euskarazkoak, baina bai euskal ekoiztetxe edo zuzendariek filmatutako laburrak, luzeak, dokumentalak, ez-fikziozkoak, animaziokoak… askatasuna eman diegu bere irizpide edo gustuen arabera antolatzeko. Gainera, izenburu bakoitzaren fitxa teknikoa GANBARA gordailuan ikusteko aukera ere izango duzue, uste baitugu euskal zinemari ikusgarritasuna emateko ere balioko duela.
Hamar lan aukeratzeko eskatu diegu kideei, nahiz eta gehigarriak, oharrak edota azalpenak ere jasotzeko prest egon garen. Argitalpen honetan zerrenak baino ez dituzue ikusiko, baina banan-banan argitaratuko ditugu datozen egunetan parte hartzaileenak (dagokion izenaren gainean klik eginda ikusi ahalko dituzue).
- Sintonia (Jose Mari Goenaga, 2005)
- Gure Hormek (Maria Elorza eta Maider Fernandez Iriarte, 2016)
- La trinchera infinita (Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi, 2019)
- Zela Trovke (Asier Altuna, 2013)
- Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi, 2017)
- Amama (Asier Altuna, 2015)
- Emak Bakia Baita (Oskar Alegria, 2012)
- Loco con ballesta (Kepa Sojo, 2013)
- Sormenaren bide ezkutuak (Lara Izagirre, 2013)
- Euskal Harriaren ABDak (Askoren artean, 2015)
- Euskal Pilota: Larrua Harriaren Aurka (Julio Medem, 2003)
- Aita (José María De Orbe, 2010)
- No habrá paz Para los malvados (Enrique Urbizu, 2011)
- Emak Bakia Baita (Oskar Alegria, 2012)
- El Último verano (Leire Apellániz, 2016)
- Handia (Aitor Arregi eta Jon Garaño, 2017)
- Another Day Of Life (Raúl De La Fuente, 2018)
- Dantza (Telmo Esnal, 2018)
- Errementari (Paul Urkijo, 2018)
- Ventajas De Viajar En Tren (Aritz Moreno, 2019)
- Loreak (Jon Garaño eta José Mari Goenaga, 2014)
- Handia (Jon Garaño, Aitor Arregi, 2017)
- Ancora Lucciole (Maria Elorza, 2018)
- Markak (Hanot Mintegia, 2016)
- Bertsolari (Asier Altuna, 2011)
- Amama (Asier Altuna, 2015)
- Amaren eskuak (Mireia Gabilondo, 2013)
- La guerra (Luiso Berdejo eta Jorge Dorado, 2005)
- Euskal pilota: larrua harriaren kontra (Julio Medem, 2003)
- Mudar la piel (Cristóbal Fernández eta Ana Schulz, 2018)
- Converso (David Arratibel, 2017)
- Loreak (Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga, 2014)
- Ander (Roberto Castón, 2009)
- Amama (Asier Altuna, 2015)
- 80 egunean (Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga, 2010)
- Emak Bakia Baita (Oskar Alegria, 2012)
- Amaren eskuak (Mireia Gabilondo, 2013)
- Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez, 2018)
- Beti bezperako koplak (Bego Vicario, 2016)
- Minerita (Raul de la Fuente, 2013)
- Loreak (Jon Garaño eta José Mari Goenaga, 2014)
- La Trinchera Infinita (Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, 2019)
- 80 egunean (José Mari Goenaga, Jon Garaño, 2014)
- Lucio (Aitor Arregi eta José María Goenaga, 2007)
- Handia (Jon Garaño, Aitor Arregi, 2017)
- Gazta zati bat (Jon Maia, 2011)
- Urte berri on amona (Telmo Esnal, 2011)
- Mudar la piel (Cristóbal Fernández eta Ana Schulz, 2018)
- Errementari (Paul Urkijo Alijo, 2017)
- Ventajas de viajar en tren (Aritz Moreno, 2019)
- Bertsolari (Bertsolari (Asier Altuna, 2011)
- Amama (Asier Altuna, 2015)
- Aupa Etxebeste (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005)
- Muga deitzen da pausoa (Maider Oleaga, 2018)
- La Trinchera Infinita (Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, 2019)
- Urpean lurra (Maddi Barber, 2019)
- Oreina (Koldo Almandoz, 2018)
- Las letras de Jordi (Maider Fernandez, 2019)
- Loreak (Jon Garaño eta José Mari Goenaga, 2014)
- El último verano (Leire Apellaniz, 2016)
- Aupa Etxebeste (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005)
- Glittering Misfits (Iban Del Campo, 2019)
- 80 egunean (José Mari Goenaga, Jon Garaño, 2014)
AINARA LOIARTE
- Amama (Asier Altuna, 2015)
- La trinchera infinita (Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi, 2019)
- Gazta zati bat (Jon Maia, 2011)
- Handia (Jon Garaño, Aitor Arregi, 2017)
- Bertsolari (Asier Altuna, 2011)
- Loreak (Jon Garaño eta José Mari Goenaga, 2014)
- Dantza (Telmo Esnal, 2018)
- Euskara munduan; besteen ahotan (Iñigo Asensio, 2014)
- Margolaria (Oier Aranzabal, 2019)
- Esbastika bat Bidasoan (Javier Barajas eta Alfonso Andrés Ayarza, 2013)
Pixkanaka-pixkanaka zerrenda gehiago sartuko ditugu argitalpenean, hori da gure asmoa. Hala, ZINEA osatzen dugunon ekarpemenak ikusi ahal izango dituzue. Beharbada film batzuk berriak izango dira, beste asko denok ezagutzen ditugunak…
Baina gauza bat argi dago: 2005. urtean eztanda egin zuen euskal zinemagintzak: Aupa Etxebeste!-k euskara zinema areto komertzialetan arrakastaz entzunarazi zuen. Euskal Herriko hiri eta herrietako zinemetan ilara luzeak sortu ziren Patrizio, Maria Luisa, Iñaki eta Luzianoren egoera komiko bezain penagarria nola konponduko zen ikusteko. Euskarazko zinemaren historiako film ikusiena bihurtu zen orduan, eta 2017an Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi) estreinatu zen arte, titulua mantendu zuen.
XXI. mendea hasi baino ez da egin, eta klasiko bihurtzear ditugu dagoeneko hainbat film. Hala ere, emakumeek zuzendutako lanen falta sumatu dugu guk geuk nabarmendutako zerrendetan. Zaila da era honetako ariketak egitea, erabaki beharrak hori dakarrelako, beste asko kanpoan uztea. Kanpoan geratu dira, nabarmen, euskal emakume zuzendari askoren lanak, baina badakigu hor daudela, eta espero dugu lehenbailehen joera aldaketa gauzatzea.