BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendiko zinema jaialdiaren 12. Edizioa “oso datu onekin” itxi dute iragan asteburuan. 10 egunetan 12.360 ikusle bildu ditu aretoetan, urteroko gorakadari segida emanez, eta antolakuntza oso pozik agertu da, zenbakiez harago, eskaini ahal izan den zinema eta ekitaldien kalitatearekin.

Mendia eta arriskuzko kirolak oinarri dituen pelikulak biltzen dituen zinemaldia da Mendi Film,  eta 12. edizioa izan du aurtengoa. Generoa ardatz hartuta, harekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituen film andana aurkezten da urtero jaialdiaren deialdira: alpinismoa, eskalada, abentura, mendi kirolak, ekologia, ingurumena… Bada, aurtengo edizioan erakutsi dituztenak, 2019ko urtarriletik aurrera ekoitzitako lanak izan dira.

2008an sortu zen, eta lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren. 2012az geroztik Bilbon ospatu da. Azken zazpi edizioetan jaialdira hurbildu diren lagun kopurua hirukoiztu egin da azken bi edizioetan, etenik ez duen gorakadan. Hala, Mendi Film Festival Euskal Herriko mendizaletasunaren enbaxadore eta erreferentzia da nazioartean. Joera gorakorraz jabeturik, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, BBK Fundazioak eta Mendi Filmek lau urteko lankidetza akordioa sinatu zuten ekainean, egitasmoa aro berri batera begira sendotuz, eta, besteak beste,  BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia izendapena izan du lehenengoz.

Bada, azken urteetako aldirik landu eta indartsuena izan da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 12. edizioa, eta abenduaren 6tik 15era bitartean ospatu dute Bilboko hainbat txokotan. 2019ko datuek azken urteetako joera gorakorra berretsi besterik ez dute egin: 10 egunetan 12.360 ikusle bildu dira aretoetan eta antolakuntzatik “poz handia” adierazi dute, zifrez harago, eskaini ahal izan den zinema eta ekitaldien kalitatearekin.

29 herrialdetako 172 pelikula jaso dituzte azken hilabeteetan, eta horien guztien artetik, 60 aukeratu dituzte jaialdian erakusteko. Gehienek, 56k, Sail Ofizialean hartu dute parte, eta beste hiruk, Zabalandi atalean. Azkenik, egile amateurrentzako Mendi Short lehiaketako film irabazlea ere proiektatu dute.

Sail Ofizialerako hautatuak izan diren 56 filmei dagokienez, 13 herrialde desberdinetako jatorrikoak dira: Espainia, AEB, Kanada, Alemania, Erresuma Batua, Austria, Frantzia, Australia, Grezia, Errumania, Eslovenia eta Polonia. Bilboko eszenategietako erakusleiho aparta baliatu dute zuzendari guztiek beren lanak publiko berriari zabaltzeko, eta, hala, hainbat mailatako estreinaldiez gozatzeko aukera izan du publikoak: nazioartekoak, Europa zein Estatu mailakoak, eta baita Euskadi mailakoak ere.

2020ra begira, Mendi Tour zirkuituko agenda itxuratzen hasita dago, urtarriletik bertatik, izango da aurtengo BBK Mendi Filmeko pelikula onenen eskaintzaz gozatzeko aukera han eta hemen. Eta 2020ko abenduko Bilboko hitzordu nagusiak ere baditu datak: 2020ko abenduaren 4tik 13era egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizio

12. edizioa, datuetan

  • 10 eguneko zinema jaialdia (abenduak 6-15)
  • 360 ikusle
  • 26 saio Sala BBK-n
  • 13 saio Golem Alhondiga zinemetan
  • Hasiera Ekitaldia Euskalduna Jauregian
  • 60 film, jatorrizko 14 herrialdeetatik
  • 172 film izena emanda, sail ofizialean sartzeko hautagaitzan
  • 56 protagonista/zuzendari/ekoizle beren filmak aurkezten
  • 9 hizlari Mendi Talk eta Panel Talk saioetan etan
  • WOP Sari berezia: Nives Meroi eta Romano Benet
  • 5 erakusketa gune: Zabalgune eraikina, Sala BBK, Metro Bilbao (Abando eta Moyua), ETS-Zazpikaleak/Casco Viejo geltokia, eta Club Deportivo Bilbao