Tracking Bilbao jardunaldien zazpigarren edizioa hasiko dute astelehenean (abenduak 16) eta astebetez diziplina anitzeko adierazpenen erakusleiho izango da. Aro digitaleko kultura herrikoiarekin lotura zuzena duen egitasmoa izanik, ekitaldi ezberdinez beteriko egitarau zabala prestatu dute beste behin.

Abenduaren 16an hasi eta hilaren 23ra bitartean mahai-inguruek, masterclass-ek, zinema emanaldiek, kontzertuek eta aurkezpen bereziek hartuko dute Bilborock, Bizkaia Aretoa eta BBK Aretoa.  Caosticak eta Borja Crespok antolatutako jardunaldietan aro digitalean eta ikus-entzunezkoetan erreferentzia diren gonbidatuek parte hartuko dute, teorialariek, sortzaileek, talentu berriek… Besteak beste, Paco Plaza, Carlos Vermut, Borja Serra, Tomo Estudio, Higi Vandis, Cuchillo, Irantzu Varela, Canódromo Abandonado eta Venga Monjas gerturatuko dira.

Jarraian Tracking Bilbao jardunaldietan eskainiko duten ikus-entzunezkoekin lotutako egitaraua:

  • Abenduaren 16an, 18:00etan: Paco Plazaren masterclass-a UPV/EHU Bizkaia Aretoan
  • Abenduaren 16an, 19:30ean: Carlos Vermuten masterclass-a UPV/EHU Bizkaia Aretoan
  • Abenduaren 19an, 19:00etan: Night Terrors 3: Surfac (Jorge Núñez) filmaren proiekzioa Bilborocken
  • Abenduaren 23an, 19:30ean: Amigo (Óscar Martín) filmaren estreinaldia BBK Aretoan