Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) Eusko Jaurlaritzaren, Bilbao Bizkaia Film Commissionen eta Eiken-en laguntzarekin, fikziozko telesailen inguruan eztabaidatzeko jardunaldi berezia antolatu du abenduaren 16rako (astelehena). ‘La producción de contenidos de ficción independiente en un tiempo de bigdata’ izena du hitzorduak, eta Bilboko Burtsaren eraikinean egingo dute, 10:00etatik 18:30era.

Espainiar estatuko eta eskualdeetako telebista publikoetako fikziozko ekoizpenek gaur egun duten tokia eta garrantzia izango dute aztergai goizean zein arratsaldean egingo dituzten hiru mahai-inguruetan. Jardunaldiaren helburua eragile publiko, pribatu eta independenteen arteko sinergia aukerak ote dauden hausnartzea izanik, ekoiztetxe eta banatzaile handiek ezarri nahi duten monopolioari aurre egiteko estrategiak aztertuko dituzte.

10:00etan Carlos Juarez Euskal Produktoreen Elkarteko presidenteak jardunaldia aurkeztuko du, eta jarraian, lehen mahai-inguruari ekingo diote: ‘Futuro de la ficción seriada en el ámbito de las cadenas públicas’. Iker Ganuza (Lamia Producciones) izango da moderatzailea. Hizlariak:

  • Gorka García: ETBko programa eta arte zuzendaria
  • Fernando López Puig: TVEko eduki, kate eta programen ekoizpen zuzendaria
  • Oriol Sala-Patau: TVE3ko zinema eta fikzio saileko burua
  • Carmen Ruiz: Aragón TV kateko zuzendaria
  • Fernando R. Ojea: TVGko eduki saileko zuzendaria

11:45ean Luis Ramirezek (Kubelik Film) gidatuko du ‘Las nuevas alianzas de las televisiones autonómicas.  Vuelta al modelo FORTA’ saioa. Bertan izango dira:

  • Joselu Blanco: ETBko programazio zuzendaria
  • César Martí: À Punteko programazio eta eduki zuzendaria
  • Jaime Fontán: Aragón: TVko produkzio burua
  • Inmaculada González: Canal Sur kateko koprodukzio eta antena eskubideen arduraduna

13:15ean, aldiz, Marilu Gutierrezek (Bowfinger International Pictures) gidatuko du ‘Experiencia de los productores independientes en la financiación, medidas fiscales’ eguneko azken saioa. Bertan parte hartuko dute:

  • Álvaro Ariza: Esto también pasará S.L.ko ekoizlea
  • Raimon Masllorens: Brutal Media S.L.ko ekoizlea
  • Francisco Menéndez: Welaweko aholkularia

16:30etik 18:30era eskualdeetako erakundeetako kideak batzartu egingo dira eta jardunaldiari bukaera emango diote.

Ideiak eta iritziak partekatzeko aukera izango dute asistentzia baieztatzen dutenek, horretarako, galdetegi bat prestatu dute antolatzaileek, baina info@epe-apv.com helbidera idatzita edo 944 050 257 telefonora deituta ere konfirmatu daiteke parte-hartzea.

Informazio gehiago EPE-APV atarian.