Irene Arrarats Lizeagak du pentsamendu feministaren lan mugarria itzuli du: ‘Bigarren sexua’. 70 urte dira Simone de Beauvoirrek plazaratu zuela, eta Eskafandra bildumaren barruan publikatu dute euskaraz, Jakinen eta Elkarren eskutik. Argitalpenaren karietara, Bigarren sexua(z). Collage izeneko film laburra ere osatu dute Nora Alberdik eta Iratxe Fresnedak.

Ordu laurden inguruko iraupena du proiektuak, eta argitalpenaren osagarri , baina bere horretan autonomo izango da. Eskafandraren ekimenez sortua, De Beauvoir idazle eta filosofoaren bederatzi ikasgai izan dituzte oinarri, eta Euskal Herri garaikidera hurbildu dituzte horiek gaur egungo irudi eta testigantzekin osatuz. Amaia Lasa, Jule Goikoetxea, Jenofa Berhokohrigoin dira, besteak beste, elkarrizketatu dituzten emakumeetako batzuk.

Abenduaren 6an aurkeztuko dute, Durangoko Azokan, 19:30ean.