‘Zirelako: zinema eta memoriak’ eztabaida eta ikuspegi kritikoa sustatzeko helburua duen film laburren emanaldia da atontzen ari dira Gasteizen, 2020ko martxoan ospatzeko. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenen lanak galdegin dituzte, abenduaren 6a baino lehen.

Zinemaren bidez, memoria landu eta giza eskubideen urraketei buruzko orotariko ikuspuntuak landu eta zabaltzea da Gasteizko Udalaren Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak ZINHEZBA Elkartearekin batera burutuko duen ekimenaren helburua. Bada, mostra parte hartu nahi duten sortzaile eta norbanakoen lanak galdegin dituzte datorren abenduaren 6a baino lehen.

Jasotzen dituzten proposamen guztien artean hautatutako 20 film irabazleekin osatuko dituzte martxoaren 25eko eta 26ko proiekzioak, hilaren 31ean Frankismoaren errepresioak eragindako biktima gasteiztar oro aitortzeko ospatuko den egunaren testuinguruan.

Ondorengoak dira zine erakusketan parte-hartzeko oinarriak:

  • Deialdia 2019ko azaroaren 9tik abenduaren 6ra arte irekitaegongo da.
  • Izen ematea: Filmfreewayplataformaren bidez.
  • Dokumentalak zein fikziozko eta animaziozko lanak onartuko dira. Gehienezko iraupena 12 minutu.
  • Nortzuk:Espainiar naziotasuna dutenek zein, beste naziotasun bat izanda ere, Espainiar estatuan bizileku baimena duen edozeinek parte hartu ahal izango du. Lanek 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean egindakoak izan behar dute.
  • Formatu digitalean aurkeztu beharko dira, 1920x1080p formatuan, H264 códec-ean eta, audioaren códec-a AAC.
  • Hizkuntza: edozein hizkuntzatanegin ahal izango dira, baina jatorrizko bertsioa euskaraz edo gaztelaniaz ez bada, azpitituluak gehitu beharko zaizkio. (Azpitituluak euskaraz edo gaztelaniaz izango dira).
  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez bifilm labur aurkeztu ahal izango ditu.
  • *GARRANTZITSUA: gaiari, beste baldintza batzuei, sariari eta abarri buruzko informazioa zabaldu Parte hartzeko oinarrietan(pdf).