Les misérables

Stéphanek delinkuentziaren aurkako brigadarekin bat egingo du Montfermeilen, Parisko aldirietako ekialdeko auzo batean. Eskarmentu handiko bi kide ezagutuko ditu bertan, Chris eta Gwada, eta auzoko taldeen arteko liskarren berri izango du horien bidez.

Malin jaiotako Ladj Ly frantziar zuzendariaren lehen lana, Epaimahaiaren Sariaren irabazlea Cannesko azken zinema-jaialdian (ex aequo Bacurau filmarekin).

 .

Depeche Mode: Spirits in the Forest

130 kontzertu ingurutan banatutako 3 milioi jarraitzaileren aurrean jo eta gero, 2018ko uztailaren 25ean eman zuen Depeche Mode taldeak Global Spirit Tour biraren azken kontzertua.

Emanaldi horretan jasotako irudiak ez ezik, gau hura modu berezian bizitzeko munduko herrialde desberdinetatik bidaiatu zuten 6 fan sutsuren ikuspegiak bilduko ditu filmak.

.

Frozen II

Non dute jatorria Elsak jaiotzez eskuratutako botere bereziek? Heltzear dago erantzuna, eta herrialde osoa mehatxupean jarri du dagoeneko.

Anna, Kristoff, Olaf eta Sven kideekin batera, bidaia arriskutsu bezain ahaztezin bat egiteari ekingo dio printzesa protagonistak. Istorioaren lehen atalean haren beldurra ezagutu genuen, ondoegi menperatzen ez zituen botereen horien indarra gehiegizkoa izan zitekeelakoan; oraingoan, ordea, indar nahikoa izango ez ote duenaren kezka nagusituko da.

.

Adiós

Hirugarren graduan preso dago Juan protagonista, bere alabaren jaunartzera bertaratzeko baimen berezia jasoko duenean. Istripu baten ondorioko alabaren heriotzak, ustelkeria eta narkotrafikoz jositako polizia egitura utziko du agerian.

Eliren gaztearen esku geratuko da kasua orduan. Poliziaren atal baten errezelo eta mesfidantzaren aurka aritzeaz gainera, haurraren aitaren mendeku nahiarekin borrokatu beharko du emakumeak.

 .

Intemperie

Etxetik alde egin duen haur txiki batek, atzetik dituen gizonezkoen oihuak entzungo ditu urrutian. Begien parean, atzean utzi duen infernutik behin betiko aldentzeko zeharkatu beharko duen lautada amaigabe eta idorra dauka. Babesa eskainiko dion artzain batekin egingo du topo, ezustean.

 .

Marriage Story

Antzerki zuzendari batek eta bere aktore kuttunak, senar-emazte direnak, geroz eta hurbilago dagoen dibortzioari egin beharko diote aurre. Gatazkaren kudeaketak mugara eramango ditu bi protagonistak, arlo artistiko zein pertsonalean.

.

A vida invisível de Eurídice Gusmão

Rio de Janeiro, 1950 . Gusmao Eurídice familia kontserbadorearen etxean, bere itxaropen eta nahiak samurki babesten dituzten bi ahizpa dira Eurídice (18 urte) eta Guida (20 urte). Maitasun minak, ezinak eta pozak partekatzeko aliatu onena da ahizpa txikia Guida zaharrenarentzat; eta honek, aldiz, jarraitu beharreko erreferente papera betetzen du Eurídicerentzat.