Errenteriako Film Laburren Jaialdiak 24. edizioa du aurtengoa, eta hilaren 21etik 24ra, ostegunetik igandera, solasaldiak, film laburren emanaldiak, eta nola ez, sari banaketa ekitaldia egingo dituzte Niessen Zinemetan. Sarrera doakoa izango da!

Urtero lez, erantzun aparta izan du antolakuntzak luzatutako deialdiak. Ia 800 proiektu aurkeztu dituzte, eta hautespen-batzorde batek horiek ikuskatu eta baloratu ondoren, 30etik gora film labur izango dira ikusgai datorren igandera, hilaren 24ra, bitartean.

Egitaraua ostegunean, azaroak 21rean, abiatuko dute, 19:30ean Niessen Aretoak jasoko duen proiekzio sorta batekin. Hamaika film labur izango dira ikusgai, ondorengoak:

  • Sol, Hans-Simon Ludwig
  • Amada amanda, Valèria Cuní Capellà
  • Yesterday will be tomorrow, Stiv Spasojevic
  • Manspreading, Abdelatif Hwidar
  • Medvedek, Ainhoa Gutierrez del Pozo
  • Cocodrilo, Jorge Yudice
  • Lursaguak (Escenas de vida), Izibene Oñederra
  • Beldur-Malutak, Ander Iruretagoiena eta Telmo Irureta
  • Brothers in Syria, Víctor Suarez Ballesteros
  • Tu último día en la tierra, Marc Martinez Jordan
  • El llibre, Francesca Catalá

Ostiralean, halaber, beste hamaika lanez osatutako bigarren sorta baten txanda izango da. Hauen proiekzioa ere 19:30ean egingo da, Niessen Aretoan:

  • El diañu, Samuel Fernandi
  • Bla bla land, Fernando Gamero
  • Habia una vez, Laura Torrijos-Bescos
  • Mi arma, Jesus Pascual
  • Pil pil, Kristina Zorita
  • Trabalenguas, Gretel Suarez
  • Berria bezala, Aitzol Zubizarreta
  • La doctrina de las pelotas asesinas, Ales Paya
  • Damaris Pan – Intuizioak eta impultsoak, Eukeni Arriortua Barrenetxea
  • Leyenda Dorada, Chema Garcia Ibarra eta Ion De Sosa
  • Sociales, Eneko Botana

Larunbateko egitaraua zertxobait beteago joango da. Izan ere, Javier Perez de Azpeitia pianistaren zuzeneko errezitaldia jasoko du Niessen Kulturguneak goizeko 12:30ean, zinema mutuko film laburren proiekzio batek lagunduta. Arratsaldean, berriz, ohiko saioa izango da, 19:30ean:

  • Victoria, Alejandra Perea Marin
  • 400 MPH, Paul-Eugene Dannaud, Julia Chaix, Lorraine Desserre, Alice Lefort, Natacha Pianeti, Quentin Tireloque
  • Vuela Mateo, Valerie Quiroga
  • Ya esta, Aizpea Goenaga
  • Mikrokutana, Ander Iriarte
  • Mis dos mitades, Marta Solano
  • Soy una tumba, Khris Cembe
  • Mateoren ama, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
  • Places, Claudia Barral Magaz

Igandean ospatuko dute sari banaketa ekitaldia, arratsaldeko 18:00etan.