Luise Donschen zuzendari alemananiarraren Entire days together (2019) filmak eskuratu du Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren sari nagusia. Euskal film labur dokumental bik eraman dituzte jaialdiko beste sari nagusiak: Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren Mateoren ama, eta Ana Sernaren eta Paula Iglesiasen Solo son peces filmek.

“Entire days together” (2019) fikziozko film laburrak irabazi du ZINEBI jaialdia.

Sekzio Ofizialeko sarituen zerrenda gaur goizean iragarri du 61. ZINEBIko epaimahaiak. Fernando Franco gidoilari, zuzendari eta irakasleak, Nahikari Ipiña ekoizleak, Marcel Jean Annecyko Animazio Zinema Jaialdi ospetsuko zuzendariak, Susana S. Rodrigues programatzaile portugaldarrak eta Reem Shilleh Palestinako ikertzaile eta idazleak osatu duten lan-taldeak hartu du bere gain lanak saritzeko ardura.

Guztira 57 film labur, animaziozkoak (17), fikziozkoak (18) eta dokumentalak (22), lehiatu dira ZINEBIren edizio honetako Nazioarteko Lehiaketako Sail Ofizialean. Horien artean, Luise Donschen Entire days together (2019) fikziozko film laburrak irabazi du 7.000 euroko sari sagusia, eta Euskal film labur dokumental bik eraman dituzte jaialdiko beste sari nagusiak –bakoitza 6.000 eurokoa–: Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren Mateoren ama (2019) lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia jaso du, eta Ana Sernaren eta Paula Iglesiasen Solo son peces (2019) filmak Zine Espainiarraren Saria.

Generoen araberako Mikeldi Sariei dagokienez, nazioarteko epaimahaiak Sonia K. Hadaden Emtehan/ Exam (2019) lanari eman dio fikziozko film labur onenaren Mikeldia. Animaziozko zinearen atalean, film labur onenaren Mikeldia Theodore Usheven Physique de la tristesse / The Physics of Sorrow (2019) lanak jaso du, eta film labur dokumental onenaren Mikeldia Camila Katerren Carne (2019 lanak. Bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu. Horrez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman dio, Pilvi Takalaren The Stroker (2019) dokumentalari.

Dokumental eta fikzio generoko film luzeei zabalik dagoen eta 12.000 euroko saria banatuko duen ZINEBI FIRST FILM (ZIFF) Sariari dagokionez, bere lana aurkezteko Bilbora etorri den Eloísa Solaas zinegilearen “Las facultades / The Faculties (2019) lanak jaso du. Horrez gain, edizio honetan ZINEBI FIRST FILM (ZIFF) – EPAIMAHAI GAZTEA sari berezia eman zaio John Skoogen Säsong /Ridge (2019). Filmari.

Ondorengoak dira palmaresa osatu duten beste sariak:

BILBOKO JAIALDIKO SARI NAGUSIA
– “GANZE TAGE ZUSAMMEN (ENTIRE DAYS TOGETHER”, Luise Donschen (Fik. Alemania)

EUSKAL ZINEAREN SARI NAGUSIA
– “MATEOREN AMA (MATEO´S MOTHER)”, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga (Fik. Euskadi)

ZINE ESPAINIARRAREN SARI NAGUSIA
– “SOLO SON PECES (THEY´RE JUST FISH)”, Ana Serna eta Paula Iglesias (Dok. Euskadi)

FIKZIOZKO MIKELDIA
– “EMTEHAN (EXAM)”, Sonia K. Hadad (Iran)

ANIMAZIOZKO MIKELDIA
– “PHYSIQUE DE LA TRISTESSE (THE PHYSICS OF SORROW)”, Theodore Ushev (Kanada)

DOKUMENTALEN MIKELDIA
– “CARNE (FLESH)”, Camila Kater (Brasil / Espainia)

AIPAMEN BEREZIA:
– “THE STROKER”, Pilvi Takala (Finlandia)

ZIFF – ZINEBI FIRST FILM SARIA
– “LAS FACULTADES (THE FACULTIES)”, Eloísa Solaas (Dok. Argentina)

AIPAMEN BEREZIA:
– “THOSE THAT, AT A DISTANCE, RESEMBLE ANOTHER”, Jessica Sarah Rinland (Dok. Espainia / Erresuma Batua)

AIPAMEN BEREZIA:
– “SPHIA E AGËS (AGA´S HOUSE)”, Lendita Zeqiraj (Fik. Kosovo / Kroazia / Albania / Frantzia)

EPAIMAHAI GAZTEAREN ZIFF – ZINEBI FIRST FILM SARIA
– “SÄSONG (RIDGE)”, John Skoog (Suedia, 2019).

EUSKAL GIDOI ONENAREN SGAE FUNDAZIOA –EUSKADIKO KONTSEILUA SARIA
– “ANTI”, Josu Martínez (Fik. Euskadi)

IKUS-ENTZULEEN EITB SARIA
– “WARUM SCHNECKEN KEINE BEINE HABEN (WHY SLUGS HAVE NO LEGS)”, Aline Höchli (Ani. Suitza)

FAS ZINE KLUB SARIA
– “LA VÍA FLOTANTE”, Zazpi T´erdi Kolektiboa. (Dok. Euskadi)

UNICEF SARIA
– “ADAM”, Shoki Lin (Fik. Singapur)

ZINEBI NETWORKING 2019: Dokumentalen sorgunea SARIA
– “5 MINUTU”, Amaia Nerekan Umaran (Marmoka Films). (Ekoizpena: Gentzane Martínez de Osaba, Alex García de Vicuña).