‘Apaiz-kartzela’ dokumentalaren work in progress emanaldiarekin batera, Zamorako espetxean preso egondako apaizei eskainitako omenaldia jasoko du, datorren abenduaren 7an, Durangoko Azokaren Irudienea guneak. Goizeko 12:30ean egingo dute saioa, eta hainbat apaizen bertaratzea iragarri dute.

Film laburrak, luzeak, dokumentalak, fikzioak, haurrentzako moduko edukiak… Euskal zinemagintzaren urteko ekoizpeneren lagin interegarri bat izango da ikusgai Irudienea gunean, Zugaza zinemetan. Horietako bat izango da ‘Apaiz-kartzela’, Oier Aranzabal, David Pallares eta Ritxi Lizartza zuzendariak osatzen adi diren dokumentala.

Zamorako espetxea 1968. urtean ireki zuten, frankismoari aurre egin zioten apaizak bertan sartzeko asmoz. Guztira 53 apaiz izan zituzten bertan, eta apaizentzat bereziki sortutako lehenengo espetxea bihurtu zen. 50 urte igaro dira kartzela ireki zutenetik, eta, bertan egondakoek hainbatetan salatu dutenez, oraindik ez dute Elizaren eta erakundeen barkamen eskaerarik jaso. Bada, Zamorako  apaiz-kartzelan egondako apaizen istorioa kontatu eta lekukotzak jaso dituzte filmean.

Work in progress deituriko emanaldia izango da, hau da, filma ikusteko aukera izango da, baina ez behin betiko bertsioan. Zuzendariekin batera, gainera, Xabier Amurizak, Josu Naberanek eta Juan Mari Zulaikak parte hartuko dute saioan; hirurak preso egon baitziren preso Zamorako kartzelan. Hala, apaizak omentzeko hitzordua izango da ere.

Abenduaren 7an egingo dute saioa, 12:30ean, Irudienea guneak aterpe duen Zugaza zinema-aretoan-. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da, gonbidapen bidez (abenduaren 5etik aurrera jaso ahal izango dira, Irudienean bertan).