Heldu da euskal zinemaren garaia! Eihartzea kultur etxeak eta Ttattola gaztetxeak elkarlanean antolaturik, Hazparneko Zinegin festibalaren 8. edizioa ospatuko dute azaroaren 21etik 24ra.

Filmen proiekzioak, haurrentzako emanaldiak, bideo-poteoak, bertso saioak eta askoz gehiago ekarriko ditu Zinegin jaialdiak herriko Ttattola gaztetxera eta beste hainbat elkarteetara. 80ko hamarkadako zinema izango da protagonista, gainera, IKUSKA film sorta oinarri hartuta prestatuko duten saio berezian.

Bestalde, erakustaldi handirako gosegarria izango da Kliklap, 15etik 17ra egingo duten film labur express lehiaketa. Lehiaketan izena eman nahi duten parte-hartzaileek 48 ordu izango dituzte film labur bat grabatu eta ekoizteko. Azaroaren 15ean, 19:00etan, online bidez aurkeztuko zaie gaia, eta, hain zuzen, gai horretatik abiatutakoak izan beharko dira lehiakideek aurkezturiko proposamenak. Azaroaren 17an, 19:00etan  amaituko da lanak aurkezteko epea, eta azaroaren 23an, Zinegin festibalaren kari, proiektatuko dituzte jendaurrean. Film irabazleak Zinegin festibalaren garaian (azaroaren 21etik azaroaren 24ra) ezagutaraziko dira

Bada, aurkeztu berri dute egitaraua, eta ondorengoak dira ikusgai izango diren filmak:

Azaroak 21:

  • Anti (Josu Martinez). 20:00etan, Haritz Barne aretoan.

Azaroak 22:

  • Film Laburren erakustaldia: Mateoren ama; Mugakoloreak; Estropanak: Artiko eta Pil Pil. 19:00etan, Haritz Barne aretoan.
  • Dantza (Telmo Esnal). 20:30ean, Haritz Barne aretoan.

Azaroak 23:

  • Teresa eta Galtzagorri (Agurtzane Intxaurraga). 10:30ean, Haritz Barne aretoan.
  • IKUSKA (egile desberdinak). 15:30ean, Haritz Barne aretoan.
  • Lou dantzan jotake, oinak lehertu nahian (Usua Garin, Andrea Lopetegi Lopez eta Izotz Barrio). 18:00etan, Haritz Barne aretoan.
  • Bi Txirula (Iñigo Garcia Agirrezabalaga). 20:00etan, Haritz Barne aretoan.
  • Gau absurdoa TTattola Gaztetxean, 22:00etatik aurrera: Napardeath (Beñat Iturrioz Perez eta Xabier Padin) + Big Boy dokumental faltsua + kontzertua
  • Kliklap lehiaketara aurkeztutako film laburren emanaldia. 22:00etatik aurrera, Tattola Gaztetxean.

Azaroak 24:

  • Dantza (Telmo Esnal). 10:00etan, Haritz Barne aretoan. Ondoren, Dantza Poteoa Hazparneko Elgar Oinka taldeko kideekin.
  • Kliklap lehiaketara aurkeztutako film laburren emanaldia. 16:00etan, Haritz Barne aretoan.
  • Paseko Txoriak (Juanmi Gutierrez), Pello Gutierrez semeak aurketzuta. 18:00etan, Haritz Barne aretoan
  • Soinujolearen Semea (Fernando Bernues). 20:00etan, Haritz Barne aretoan.

Egitaraua osorik kontsultatzeko eta informazio osagarria eskuratzeko, sartu jaialdiaren atarian.