ZINEBI -Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 8 proiektu hautatu ditu ZINEBI Networking: dokumentalen sorgunea zine dokumentalaren bigarren foro profesionalean parte hartzeko (22 lan aurkeztu dira guztira). Azaroaren 11n eginngo dute pitching saio irekia, eta hilaren 15ean iragarriko dute irabazlea.
ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 8 proiektu hautatu ditu ZINEBI Networking: dokumentalen sorgunea zine dokumentalaren bigarren foro profesionalean parte hartzeko. Bertoko talentua sustatzea eta Bilbo, Bizkaia eta Euskadiko ikus-entzunezko ekoizpena babestea da ekimen honen helburua, eta bide horretan laguntzaile izan dira Euskal Produktoreen Elkartea (EPE-APV), Euskal Telebista (ETB), Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia (BEAZ) eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoa.
Ondorengoak dira hautaketa-batzordeak nabarmendu eta hautatutako filmak: El Peso, Tamara Lucarinik zuzendu eta Banatu Filmak ekoitzitakoa; Bost Minutu, Amaia Nerekanek zuzendu eta Marmoka Films-ek ekoitzitakoa; Tetuán, Iratxe Fresnedak zuzendu eta Pimpi & Nella Films-ek ekoitzitakoa; Bolante baten historia (Historia de un volante), Iban Toledo Ibáñezek zuzendu eta ON Produkzioak-ek ekoitzitakoa; Margolan bat oparitzen didazu? (¿Me regalas un cuadro?), Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyek zuzendu eta BITART NEW MEDIAk ekoitzitakoa; Europa a la Intemperie Roberto San Sebastian eta Naiel Ibarrolak zuzendutakoa, eta Plátanobolígrafok ekoitzia; Balika, Lander Ibarretxe eta Aitor Sanchezek zuzendutakoa, Veredastudio eta Nightwalkfilms ekoiztetxeek ekoitzita; eta Caminho Longe, Josu Martinez eta Txaber Larreategik zuzendutakoa, Adabaki Ekoizpenak ekoiztetxeak ekoitzita.
Hautatutako proiektuek sortu dituzten taldeek mentoring saioetan parte hartuko dute Virginia Garcia del Pino dokumentalgile ezagunarekin, eta azaroaren 11n, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, Pitching saio irekian aurkeztuko dituzt 16:30etik aurrera.
Edizio honetarako sortutako adituen batzordea ikus-entzunezko sektorearen arlo ezberdinetako profesionalek osatuko dute dute: Jorge Caballero ekoizle eta zuzendari kolonbiarrak, Johanna Tonini banatzaile argentinarrak, Ainhoa Andraka ekoizle euskaldunak, Andrea Guzman Documentamadrid Jaialdiko zuzendariak, Aida Vallejo UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak, Ainhoa Gonzalez Europa Creativa Media Desk Euskadi bulegoko arduradunak, eta Aintzane Pérez del Palomar ETBko antena eta koprodukzio eskubideen arduradunak. Horiek izango dira aurkeztutako proiektuen balorazioa egin eta irabazlea hautatzearen arduradunak eta, halaber, parte hartu duten zinemagile eta ekoizleei aholkularitza profesionala eskainiko diete.
Baloraziorik onena jaso duen proiektuari ZINEBI NETWORKING 2019 saria emango zaio (10000 euroko hornidura). Azaroaren 15ean, ZINEBI 61en itxiera-galan emango da jakitera garailearen izena, Arriaga Antzokian 20:00etan.