Film laburren GetxoExpress lehiaketak laugarren edizioa bete du aurten. 25 taldek hartu dute parte iragan ostiralean ospatutako ekimenean, eta igandean, hilaren 27an, Algortako Muxikebarri aretoan eman zuten irabazleen berri: Yaiza Berrocalek eta Imanol Murok zuzendutako Orgasmus filma izan da garaile.

Saridunen talde-argazkia. ( Argazkia: Getxoko Udala)

Inoizko egitarau potoloena atondu dute iragan asteburuan ospatu den jaialdirako, lehiaketa hutsa izateaz harago, askotariko jarduera kultural zein artistikoak bildu dituen erreferentziazko hitzordua bilakatu asmoz. Urriaren 25ean, ostiralean, abiatuko zuten, 18:00etan. Orduantxe jakinarazi zitzaien parte-hartzaileei aurtengo gaia izango dena, eta 42 ordu izan zituzten dute beren film laburra pentsatu, grabatu eta produzitzeko. Proiektuak leku berean aurkeztu zituzten urriaren 27an, igandean, 11:00ak eta 12:00ak bitartean.

Berritasun gisa, GetxoExpress Pro jarduera hartu zuen ere aurtengo egitarauak, eta horren bidez, hainbat profesionalen eskutik jasotako irakaspenak zein esperientziak entzun eta trukatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek lehen aldiz. Ostegunean, urriaren 24ean, ospatuko zuten. 17:00etan abiatuta, Ana Murugarrenen doako hitzaldi batek zabaldu zuen ekimena, eta ondoren, networking saio batez gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek. Azkenik, hainbat ikus-entzunezkoen egileak bertaratu ziren, beren azken proiektuak aurkeztera.

Bada, 2.100 € banatu dituzte saritan, ondorengo palmares honi jarraituta:

– 1. Saria (1.000 €): Orgasmus. Yaiza Berrocalen eta Imanol Muroren Yimbe bikoteak sortutako film honek Erasmus programearen bidez atzerrira doan neska baten eta haren bikotekidearen gorabeherak azaltzen ditu, harremanaren suari eusteko dituzten lan eta ardurak.

– 2. Saria (800 €) + Ikusleen Saria (300 €): Subrayar lo importante. Sukolegas taldeak sortu dau lana da: Asier Redondoren zuzendaritza, Josu Rodriguezen ekoizpen lana eta Eder Dominguezen gidoia.

– Getxoztar baten lanik onena: La luz del camino. Bere erasotzailearengandik ihes egiteko emakume behargin batek egindako borroka azaltzen du F/4 Shoots taldeak sinatutako film honek. Leire Cavia da zuzendaria, eta Chris Aguila Rey eta Aingeru Egurreraren laguntza izan du ekoizpenean.

– Euskerazko lanik onena: Aurrera ihesi. Maitane Lopezek idatzi eta zuzendutako Cinetage taldearen filma. Oroitzapen sorta txarrak batek hartuko du Sara protagonista eskumuturreko fluoreszente bat topatuko duenean.

– Emakume batek zuzendutako lanik onena: Dar-dar. Bi dira arima taldeak sinatutako pelikula honen zuzendariak: Ruth Escobar eta Naiara Mallabia. Naturak zein gure ingurunean bizi duen hondamendiari kritika umoretsua egin dio lanak.

– Gaztexpress Saria: Extinción. Jon Taranillak zuzendutakoa.