Ikus-entzunezko narratiba berrien bilaketa bultzatzen duen Bideotik programaren edizio berri baterako deialdia zabaldu berri du Bilboko Azkuna Zentroak. Urriaren 25etik abenduaren 22ra bitartean izango da zabalik.

Espresio-bideoaren inguruko lanak garatzeko ikus-entzunezkoak erabiltzen dituzten artistei eta bideo-sortzaileei zuzendu diote deialdia, eta izaera esperimental berezia duten sorkuntza lanak galdegin dituzte. Baldintza hori betetzeko, ikus-entzunezko lexikoa beste modu batzuen bitartez erregistratu eta aurkeztu behako dute proiektuek.

Horrez gain, 2017tik aurrera sortutako lanak izan beharko dute, errealitatearen zinemari buruzkoak (fikziozkoak ez direnak, alegia),  ikuspegi estetikotik eta praktika garaikidetik garatutakoak, eta feminismotik, dibertsitatetik, zein arlo sozialetik hurbil daude narratiba berrietatik idatzitakoak.

Parte hartzeko, Festhome plataformaren bidez izena eman daiteke, eta baita mezu elektroniko bat idatziz ere deialdiak@azkunazentroa.eus  helbidera. Proiektuaren koordinatzaileek eta Azkuna Zentroko talde artistikoak osatutako balioespen batzordea arduratuko da aurkeztutako proiektuak balioesteaz. Deialdira aurkeztutako proposamenekin osatutako hautaketa berezi bat sortuko dute, otsailean eta martxoan proiektatuko da Bideotik programaren barruan.