Urriaren 7tik 10era Portugaleko filma laburren ziklo bat eskainiko du Art House Zinemak, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. Cultura Portugal, Camões eta enbaxadaren eskutik, herrialdeko etorkizun zinematografikoa ezagutzeko aukera izango da.

BilbaoArte Fundazioak harreman zuzena mantendu izan ohi du nazioarteko hainbat kultura eta sorkuntza komunitaterekin, eta horren ondorioz izen hamaika herrialdeetako izen handi zein sortzaile hasiberriak pasatu dira zentroko pantailatik. Portugaleko zinema garaikidearen protagonistak izango dira hurrengoak.

Izan ere, Portugaleko film laburrak ikusteko abagunea izango da Urazurrutia kaleko egoitzan fundazioaren eskutik. Guztira hamabost lan pantailaratuko dira, eta guztiek han ekoizten den zinemarik berriena zertan den ikusteko leiho bat osatuko dute, herrialdeko etorkizun zinematografiko hurbilaren erakusle eta iragarle izatearen helburuarekin.

Urriaren 7an abiatuko dute zikloa, emanaldi hirukoitzarekin: Pedro Neves Marques egilearen Semente Exterminadora filma izango da lehena; ondoren, João Vianav zuzendariaren Madness filma proiektatuko dute; eta Carlos Conceição-ren Coelho Mau izeneko laburra izango da azkena.

Urriaren 8an, aldiz, Gonçalo Almeidaren Thursday Night (2017); Jose Magroren Rio entre as montanhas (2018); Alexanda Ramires eta Laura Gonçalvesen Água mole (2017); David Doutel eta Vasco Saren Agouro (2018); eta Leonor Noivoren Tudo o que imagino (2017) izango dira ikusgai.

Asteazkenean, urriaren 9an, egingo dituzte azkenak: João Salavizaren Altas cidades de ossadas (2017); Salomé Lamasen Coup de grace (2017); Eugéne Greenen Como Fernando Pessoa salvou Portugal (2018); João Salaviza eta Ricardo Alves Jr.-en Russa (2018); Paul Bushen Ride (2018); Monica Santos eta Alice Guimarãesen Entre Sombras (2018); eta Ivo M. Ferreiraren Equinocio (2018).

Doako saioak izango dira emanaldi, aretoa bete arte. Ikusi hemen bakoitzaren xehetasunak.