1972az geroztik, astean behin, zinema areto komertzialetara heldu ez diren filmak eskaintzen ditu Kresala Zineklubak Gipuzkoako hiriburuan. Astelehenero batzen dira, azken denboraldietan, Gros auzoko Trueba zineman, eta ehun bat laguneko taldeak gozatzen du ikus-entzunezkoaz zein ondorengo solasaldiaz. Bada, proiektuaren atzean dagoen lan-taldean hainbat aldaketa izan dira berriki, eta Paul Ormaetxea, Ander Gisasola eta Leire Egaña dira egitasmora batu diren kide gazteetako hiru.

Hain zuzen, haiek bezalako jende gaztea erakartzeko duten erronkari aurre egiteaz gain, eskaintza zabal bezain orekatua lantzea dute helburu nagusitzat, eta filmak ikustea ekintza kolektibo bat dela aldarrikatzen dute.

https://youtu.be/dzShDYjsuqw