Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak inoiz bano ugariagoak izango dira 67. Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin genion atzo Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari.

Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian,  IRUTXULOKO HITZA, GAZTEZULO eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, Kanaldudek, bere aldetik,  20:00etan emitituko du, eta Hamaikak 22:00etan. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.

Ez da nekerik saioa osatzen dugu kideon artean, eta gogoz ekin diogu jaialdiaren zazpigarren egunari:  ohiko atalez gain, Venezuelarekin, bikoizketaren aferarekin eta futbolarekin ausartu gara gaur. Gehiago jakin nahi? Adi datorrenari: Xabier Alkiza ?BIEUSE elkarteko ordezkaria bikoizketaren sektoreak bizi duen egoeraz mintzatuko da gaur gure platoan; Marian Fernandez ekoizlea eta IBAIA elkarteko lehendakariaren bisita jasoko dugu ere; Berria taldeko Andoni Imaz eta Itziar Ugarte kazteariak izango dira gurean; Sua, irabazi arte dokumentalaren sortzaileak; Kanalduderen ‘Zinetika’ ale berri bat; Donald Sutherland Donostia Saridunaren inguruko soslaia…

67. Donostia Zinemaldiko seigarren Zurriolako Butaka saioa duzue segidan.