Atzo, irailak 25, banatu zituzten 67. Donostia Zinemaldiko Industriaren sariak. Zinema Eraikitzen, Glocal in Progress, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Ikusmira Berriak ekimenetan parte hartu duten proiektuei emandako garaikurrak dira, eta hala, horien sustapena zein ekoizpena indartuko dute.
Segidan duzue Industriaren sarien palmares osoa:
- Zinema Eraikitzen 36. Industria saria: SIN SEÑAS PARTICULARES / NON DISTINGUISHIN FEATURES, Fernanda Valadez (Mexiko)
- Glocal in Progress industria saria: GALAKTIKA E ANDROMËDES / ANDROMEDA GALAXY, More Raca (Kosovo, Frantzia, Ipar Mazedonia eta Italia)
- Glocal in Progress saria: GALAKTIKA E ANDROMËDES / ANDROMEDA GALAXY, More Raca (Kosovo, Frantzia, Ipar Mazedonia eta Italia)
- Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzio Foroko proiektu onenaren saria: LA HIJA DE TODAS LAS RABIAS / DAUGHTER OF RAGE, Laura Baumeister (Nikaragua, Mexiko, Herbehereak, Frantzia eta Alemania)
- EFADs-CAACIren Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria: LA HIJA DE TODAS LAS RABIAS / DAUGHTER OF RAGE, Laura Baumeister (Nikaragua, Mexiko, Herbehereak, Frantzia eta Alemania)
- Koprodukzioaren garapenaren EURIMAGES saria: ALMAMULA, Juan Sebastián Torales (Frantzia, Argentina eta Luxemburgo)
- Artekino Internationa Prize: LA HIJA DE TODAS LAS RABIAS / DAUGHTER OF RAGE, Laura Baumeister (Nikaragua, Mexiko, Herbehereak, Frantzia eta Alemania
- Ikusmira Berriak saria: SEM DOR / PAINLESS, Michael Wahrmann (Brasil, Portugal eta Argentina)
- Zinemaldia Startup Challenge saria: LARGOAI, Largo Film, S.A. (Suiza)