Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak inoiz bano ugariagoak izango dira 67. Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin genion atzo Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari.
Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian, IRUTXULOKO HITZA, GAZTEZULO eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, Kanaldudek, bere aldetik, 20:00etan emitituko du, eta Hamaikak 22:00etan. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.
Euskal Zinemaren eguna ospatzen ari da gaur jaialdi donostiarra, eta hori dela eta, bereziki bizia eta oparoa izan da gaurko atalaren menua: Zineako kideok Iñaki Gomez ekoizlea eta Ainhoa Gutierrez del Pozo zuzendariak hurbildu ditugu platora, Agur Etxebeste! eta Medvedek proiektuak aurkezteko baliotu dituzte elkarrizketen bidez; Anabel Arraizak Txepe Lara Zinemira saridunaren inguruko soslaia egin du, eta Arkaitz Cano idazlea eta Urtzi Urkizu kazetariaren arteko solasaldia gidatu du; Kanaldudek ‘Zinetika’ atalaren berri bat aurkeztu du; Amaia Garciaren bideo kritika jaso dugu; Ion de Sosa izango da platoan La leyenda dorada aurkezten; eta, amaitzeko, eguneko protagonisten bisita jaso dugu: Telmo Esnal eta Asier Altunarena, hain zuzen
67. Donostia Zinemaldiko laugarren Zurriolako Butaka saioa duzue segidan.