Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak inoiz bano ugariagoak izango dira 67. Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin genion atzo Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari.
Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian, IRUTXULOKO HITZA, GAZTEZULO eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, Kanaldudek, bere aldetik, 20:00etan emitituko du, eta Hamaikak 22:00etan. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.
Hirugarren eguna izan dugu gaurkoa, eta ondorengoak prestatu dugun menuaren osagaiak: Loic Legrand Hiru Uhinak filmaren zuzendarian hitzak izango ditugu lehenik, Kanalduderen Bidarraiko egoitzan egin genion elkarrizketaren karietara; Iban del Campo zuzendari eta irakaslea gerturatu da platora Glitering Misfits filma izaten ari den arrera bikainaren poza gurekin partekatzera; Zientzia eta Zinema uztartuko ditugu Irutxuloko Hitzako lagunen eskutik; Kanaldudek Zinetika atalaren ale berri bat aurkeztuko du; bideo kritika batentzako tartea izango da; eta, azkenik, Zineako Maialen Goñiren bisita jasoko du platoak, saioa itxiko duen solasaldi baterako.
67. Donostia Zinemaldiko hirugarren Zurriolako Butaka saioa duzue segidan.