Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kontatu, eta badugu nori kantatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin diogu gaur  Zurriolako Butaka  programaren saio-sorta berriari.

Saio bizia izan dugu gaurkoa, gonbidatu eta edukiz josia: Iker Ganuza, Helena Taberna zinegile altsasuarraren ‘Varados’ filmako ekoizlea izan da lehena, Anabel Arraiza aurkezlearekin solasean; Izibene Oñederraren ‘Lursaguak’ proiektua ezagutu dugu, Zinean egin diogun elkarrizketarekin; Kristina Zoritaren gomendioak jaso ditugu, Perlak sailaren karietara; Moriartiko hiruhortzaren bisita izan dugu, Jon Garaño, Joxe Mari Goenaga eta Aitor Arregirena, hain zuzen; Kanaldudek ‘Zinetika’ izeneko atala estreinatu du; eta, amaitzeko, memoria historikoa abiapuntu, Berria Taldeko Urtzi Urkizu eta Irutxuloko Hitzako Inaxio Esnaola aritu dira solasean.

Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian,  IRUTXULOKO HITZAGAZTEZULO eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, Kanaldudek, bere aldetik,  20:00etan emitituko du, eta Hamaikak 22:00etan. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.

67. Donostia Zinemaldiko lehen Zurriolako Butaka saioa duzue segidan.