Donostia Zinemaldiaren ospakizunari lotutako argazki erakusketa antolatu du Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteak. Donostilandia aldizkari digitaleko lagunen elkarlanez osatu dute mostra, Miradas de Celuloide, Yurena Paniagua eta Ines Barreda de Biurrun argazkilari eta kolaboratzaileen irudiekin.
Urteroko ohitura bilakatu dute Zinemaldiaren paralelo ospatzen den ekimenaren antolaketa, hiria hartzen duen zinema giro horretan ere beren ekarpena egin asmoz. Hala, zazpigarren artearekin lotura zuzena gordetzen zuten irudiak erakutsi dituzte urteetan. Miradas de Celuloide izena jasoko du aurtengo mostrak, eta jaialditik igaro diren aktore, zuzendari eta bestelako profesionalen argazkiak bilduko ditu, Yurena Paniagua eta Ines Barreda de Biurrun argazkilarien lanak, hain zuzen.
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiako zuzendariak inauguratuko du hilaren 18an, eta urriaren 2ra arte egongo da zabalik. Arratsaldez finkatu dituzte bisita orduak: 17:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera, eta 17:00etatik 20:00etara larunbatean. Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteak Donostiako Parte Zaharrean duen egoitzan kokatuko erakusketa, Alberto Fernandez Ibarburu aretoan.