Urriaren 26tik 27rako asteburuan ospatuko dute GetxoExpress Film Laburren Lehiaketa, Algortako Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan. Zabaldu dute jada izena emateko epea, eta irailaren 27ra arte mantenduko da.

Izenak iradokitzen duen bezala, GetxoExpress film labur express-festibala da. Hau da, lehiaketan izena eman nahi duten parte-hartzaileek  42 ordu izango dituzte soilik film labur bat grabatu eta ekoizteko. Ostiralean gaia aurkeztuko diete antolatzaileek, eta parte-hartzaileen lanak gai horren ingurukoak izan beharko dira. Igande eguerdian amaituko da horiek aurkezteko epea.

Parte-hartzaile guztiei aukeren berdintasuna bermatzea da lehiaketaren helburuetako bat, eta azaldu dute lehiakideei denbora mugatuz haien argitasuna, sormena eta orginaltasuna garatzeko bidea zabaltzen dietela. GetxoExpress-ek 1.000 euroko ordainarekin sarituko du lanik onena, 800 euroko saria jasoko du bigarrena, eta horiez gain, 300 sari bat banatuko diote ere publikoaren bozka gehien jasotzen dituen film laburrari.

Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta ikusgai dira jada oinarriak xehetasun gehiago ezagutu nahi duenarentzat. Argibide gehiagorako, ikusi lehiaketaren webgune ofiziala edota idatzi info@getxoexpress.com posta helbidera.