It. Chapter Two

Stephen King beldurrezko istoriogilearen ‘IT’ eleberri famatuaren zinemarako egokitzapenaren bigarren atala.

Oraingoan, pertsonaia nagusien helduaroan jarriko du fokua. Behin jazarritako ume horiek hazi egin dira, jada ez dira pailazoaren beldur ziren haurrak. Baina pailazoa berdina da, eta bere asmoak ez dira aldatu.

.

Untouchable

Magnate handia, irudikorra. Askoren usteetan, parekorik izan ez zuen profesional talentuduna izan zen Harvey Weinstein. Hollywood industria erraldoiaren nagusi irudikatu zuten urteetan, emakumeen saretze eta #metoo mugimenduaren bitartez, hamarnaka salaketek dianarenen erdikaldean kokatu zuten arte. Emakume horien testigantzari esker, modu ausart eta argian ezagutzen dugu egun gizonaren modus operandi lotsagabea.

Untouchable testigantza bat da, ausarta, zintzoa, eta, tarteka, mingarria ere bai. Westeinen biktimen hitzak ez ezik, lankide ohien, unibertsitate kideen, haurtzaroko lagunen eta abusu kasuak gertutik jarraitu dituzten hainbat kazetariren ekarpen eta iritziak bilduko ditu.

 .

Vivir dos veces

Emiliok (Oscar Martinez), haren alaba Juliak (Inma Cuesta) eta Blanca bilobak (Mafalda Carbonell) helmuga argirik gabeko bidaia abiatuko dute. Erlojupeko lasterketa batean bezala, gizonak oroimena guztiz galdu baino lehen, haren gaztaroko amodioa bilatzea dute helburu. Bizitza berri bat hasteko aukera andana topatuko dute bidean, erabaki eztabaigarriak eta ezustekoren bat. Posible ote bi aldiz bizitzea?

.

The Art of Racing in the Rain

Enzo izeneko txakurra izango da, dirudienaren aurka, publiko heldu bati zuzendutako film honetan. Denny adiskidearen jardunetik, lasterketa pilotoa da bera, ikasi dituenak ekarriko ditu gogora, bizitzaren patuak prestatu dion abentura berri batean.

 .

Hotel Mumbai

Munbai (Bombay), 2008an. Indiako hiriburuaren Taj Mahal Palace hotelak hartzen duen zabaleran kokatuko da istorioa. Pakistango terrorista talde baten erasoa jasoko dute bertan ostatu hartu duten bisitariek, eta beldurrez, bortxaz eta tentsioz beteriko bahiketa bat pairatuko dute 68 ordu luzez. Egoera irauli nahian, kontrola hartu eta atxikitako bezeroak askatzen ahaleginduko da langile talde bat,

 .

Ballon

80 hamarkadako testuinguru nahasi eta bananduan, lurralde komunistatik,  Alemaniako Errepublika Demokratikotik hain zuzen, mendebaldera pasatzen saiatuko dira bi familia. Harresiak suposatzen duen trabaz kontziente, globo eroestatiko bidez egingo dute ahalegina.