Cold Pursuit 

Elurra kentzeko makina gidatzen duen gizon batek bizimodu lasaia darama. Bat-batean bere semea hil egingo da, eta droga-trafikatzaileen arteko gatazka batean murgilduta ikusiko du bere burua. Kraftidioten (In Order of Disappearance, 2014filmaren remake-a da, akzioz betetako ikus-entzunezkoa.

.

Midsommar

Ari Aster zinemagile estatubatuarraren bigarren film luzea da, Hereditary lanaren ondoren. Intrigazko film honetan, bikote estatubatuar bat da protagonista, eta lagun batzuekin 90 urtean behin Suediako herrixka batean ospatzen den udako jaialdi batera joango dira. Eguzkia inoiz ezkutatzen ez den herrialdean amestutako oporrak igarotzen ari direla badirudi ere, pixkanaka, amesgaizto bilakatuko da egonaldia. Izan ere, herriko biztanleek euren ekintza ilunetan parte hartzeko gonbita egingo diete kanpotarrei.

.

Booksmart

Ikasle zintzoak eta lagun-minak diren bi gazte ditu protagonista Olivia Wilde aktoreak zuzendutako lehenengo film luzeak. Gazte-komedia honetan, protagonistak ikasketak egin bitartean izandako jarrerarekin damutuko dira graduazioaren bezperan; izan ere, gutxixeago ikas zezaketen eta gehixeago gozatu. Beraz, gau ero batean galdutako denbora berreskuratzea erabakiko dute.

.

L’empereur de Paris

Napoleonen inperio garaian, François Vidocq-ek herrialdeko miseriatik ihes egitea lortu zuen eta kondaira bat da Parisen. Kartzelatik ihes egin ostean, merkatari mozorroa jantzita bere identitatea ezkutuan gordetzen saiatzen da. Baina bere iragana atzetik izango du, eta egin ez duen hilketa bat leporatuko diote. Berak tratua egingo du polizia buruarekin eta askatasunaren truke mafien aurka borrokatuko du. Emaitza bikainak lortu arren, poliziako kideen artean mesfidantza sortuko du eta bere buruari prezioa ipiniko diote. 2018ko Oscar Sarietan Produkzio eta Jantzi diseinuari saria irabazteko hautagaia izan zen.

.

Premières vacances

Marion eta Benek Tinder bidez ezagutzen dute elkar komedia erromantiko honetan. Horixe da amankomunean duten gauza bakarra eta, ingurukoek kontrakoa gomendatu badiete ere, oporretara elkarrekin joatea erabaki dute. Bulgariara joango dira, euren ametsetako helmugen erdibidean: Marionentzat Beirut eta Benentzat Biarritz, hain zuzen ere.

.

Yo, mi mujer y mi mujer muerta

Malagako jaialdian, Aktorerik Onenari saria jaso zuen Oscar Martinez da filmeko protagonista. Bernardorentzat burugabekeria da bere emazte zenaren azken nahia betetzea; hau da, errautsak Costa del Solen zabaltzea, bera jaio zen eta ahizpari bisitan hainbestetan joaten zen lekuan. Baina gaizkile batzuek emaztearen hilobia profanatu dutenez, hegazkina hartu eta emazte zenaren desioa betetzea erabakiko du.

.

303

Jule eta Jan gazteak dira eta patuak Mercedes 303 karabanan Berlinetik elkarrekin bidaiatzera eramango ditu. Juleren jomuga Portugal da, bertan bere bikotekidea bizi baita. Janek, berriz, Espainiara joan nahi du bere aita biologikoa ezagutzera. Hasiera batean oso desberdinak diruditen arren, herrialdeak gurutzatu ahala, amankomunean gauza asko dituztela jabetuko dira. Bidean benetan nor diren konturatuko dira eta, agian, laguntasuna baina zerbait gehiagora iritsiko dira.

.

The Eyes of Orson Welles

Orson Welles zinemagileak egindako marrazkien eta koadroen bitartez, bere bizitza artistikoari eta pertsonalari errepasoa egiten dion dokumental biografikoa.