Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen 2019ko Kimuak katalogoan hautatua izan da Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zinemagileen Mateoren Ama lana, eta datozen hiletan nazioarteko jaialdi zein ikus-entzunezko ekimenetan zabalduko dute bertatik.

Aukeraketaren albistea ilusio handiz hartu zutela aitortu digu Arregik, “Kimuak belaunaldiko” sortzaileak diren arren eta haien lanak hainbatetan katalogoan ikusgai izan badira ere. Hain zuzen, “sortzaileon helburua gure lanak jendearengana iristea da, komunikazio minimo bat egon dadin, eta Kimuak-en aukeratua izateak horixe bermatzen dizu, neurri batean”, kontatu digu.

Film luzeak egitera igaro izanak, diote, Kimuak deialdian parte hartzearen egokitasunaz hausnartzera eraman ditu behin baino gehiagotan. Baina katalogoa euskal ekoizpen esanguratsuenen mostra den aldetik, beteranoentzat ere aukera bikaina eta laguntza itzela da bertan egotea.

Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zinemagileei ‘Mateoren ama’ film laburraren harira egindako elkarrizketaren bigarren zatia duzue hau: