Zabaldu dute profesionalek Zinemaldira aurkeztuko dituzten filmak streaming bidez ikusteko aukera ematen duen Bideotekaren inskripzio epea. Izena emateko azken eguna 2019ko irailaren 9a izango da, astelehena.

Zinemaldiko Bideotekak sail guztietako filmak, honetarako izena eman dutenak, streaming bidez ikusteko aukera eskaintzen die industriako profesional akreditatuei. Jaialdia bukatutakoan, filmak hilabete batez mantenduko dira, gainera (2019ko urriaren 28ra arte).

CinandoVL-k, Marché du Film – Festival de Cannes-ek zinema industriaren profesionalentzako sortutako plataformak, kudeatzen du ere Zinemaldiaren Bideoteka, eta aurten, lehen aldiz, pelikulak ikusgai jarriko dituen aplikazioa garatu du, Android eta iOS tabletentzat. App Store eta Google Play-n doan deskarga daiteke.

Zinemaldiko Bideotekak Espainia eta Latinoamerikako filmen panorama ere eskainiko du. Enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez, honako baldintzak bete bitartean:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea.
  • Mundu mailako estreinaldia 2018ko urriaren eta 2019ko irailaren artean izatea.
  • Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoiztuak izatea.

Zinemaldiaren bideotekan izena emateko filmek bakoitzak ordudaindu beharreko tasari dagokionez, 70 € (%21eko BEZa barne) ordaindu beharko dute Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoiztutako filmek, eta 35 € (%21eko BEZa barne) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoiztutako proiektuek (ekoizlearentzako doako akreditazioa barne).