Hemen dugu berriro uda. Atzera begiratu, eta urtean zehar kontakizun digitalen mundua astindu duten hainbat egitasmo aztertzeko sasoi ezinhobea. Beraz, eser zaitezte zuen eserlekuetan, jarri segurtasun-uhalak eta bidai dezagun oso-oso urrun, edo agian, oso gertu. Izan ere, gure errepidea errealitate eta fikzioaren artean dagoen lerroa da. Eta zenbaitetan, lerro hori oso fina izan daiteke.

Dudarik gabe, errealitate eta fikzioaren arteko mugak ikuspegi eta dimentsio desberdinak ditu, eta gure radarrak, horietako batzuk atzeman ditu jadanik:

Radar1_QueerSkins_Errealitatea vs Irudikapena. Drama esta errealitate birtuala uztartzen dituen zinema esperientzia. Ama katoliko deboto baten eta HIESAZ hil den bere seme homosexualaren arteko harreman konplexua da bere gaia.

Radar2_ Radiant One_ Errealitatea vs Ametsa. Filosofia eta existentzialismoz beteriko bideo-jokoa. Onironauta bilakatzen den pertsona baten istorioa kontatzen du, ametsak bere nahierara sortuz eta kontrolatuz.

Radar3_ Museum of Symmetry_ Errealitatea vs Irudimena. Animazioan eta komikiaren  hizkuntzan oinarritzen den alegiazko errealitateko arte-instalazioa. Izaki miragarri eta paisaia koloretsuz beteriko jolastokia.

Radar4_Progress Bar_ Errealitatea vs Artifizioa. Zientzia-fikziozko laburmetraia. Bere egilea nahiko berezia da: Ribet.A.I izeneko Adimen Artifizialak idatzi du bere gidoia, Deep Learning-ean oinarrituz.

 

Radar5_Where There is Smoke_ Errealitatea vs Memoria. Ikerketa-dokumentala, antzerkigintza eta escape room formatuak uztartzen dituen transmedia egitasmoa. Bertan, parte-hartzaileek, sute tragiko baten kausa aurkitu behar dute.