Ander Iriarte oiartzuarra Xixongo Corto Atlantico jaialdian izango da, Emarri film laburra aurkezteko. Sail Ofizialeko lehiaketan hartuko du parte proiektuak.

2015 urtean, Aitor Bereziartua kidearekin batera sortu zuen Ander Iriartek Mikrokutana ekoiztetxea.  Haien lehen proiektua Lisbeth laburra izan zen, eta Bihar Dok Amairu dokumentalean aritu ziren buru-belarri 2018an. Ez Dok Amairu eta La nueva cocina vasca mugimenduen urteurrenak batu zituzten,  artea, musika eta sukaldaritzari buruzko sormen proiektua osatzeko, eta, besteak beste, Donostia Zinemaldian edota Sitgeseko Zinema jaialdian aurkeztu zuten.

Emarri laburra da aurkeztu duten azken lana. Emarri giza-frogetan aritzen den emakumezkoen astigarragako taldearen jarduna oinarri hartuta, lagun talde baten ahalduntzerako bidea erakutsiko du. Emarri ez delako bakarrik kirolerako aitzakia bat, ez delako lagun talde bat: feministak ahalduntzeko modu bat ere badelako.

Xixongo Corto Atlantico jaialdiaren Sail Ofizialean aurkeztuko du lana Iriartek, hilaren 28an. Emakumeen inguruko begirada anitzak erakustea izango da mostraren hirugarren edizioaren xedea, eta hala, ahizpak, amak, alabak, lagunak… izango dira pantaila handian ikusiko ditugu protagonistak. Saioetara bertaratutako publikoaren bozen bidez hautatuko dute proiektu irabazlea.