‘Loreak’ (2015) eta ‘Handia’ (2017) arrakastatsuen ondoren eta ‘La trinchera infinita’-k ekarriko dizkienen esperoan, ‘Mateoren ama’ izeneko laburra aurkeztu zuten Aitor Arregik (Oñati, 1977) eta Jose Mari Goenagak (Ordizia, 1979) maiatzean Euskadiko Filmategiaren Kimuak deialdira. Iban Zalduaren ‘Ama’ ipuina du oinarrian, eta ama bizi den egoitzara bisitan joango den Angel Mariren hutsunea du hizpide. Bada, filma 2019ko katalogorako hautatua izan zen ekainean beste sei proiekturekin batera.

“Egin gabeko zerbait egiten ahalegintzen gara aldiro, baina era berean, ikusten dugu komunikazio handia dagoela egiten ditugun obra berrien artean, aurrekoekin alderatu nahi izan arren. Antzekotasun bat edo lotura bat egoten da, azken finean, buruak berdinak direlako”, azaldu digu Arregik. ‘Mateoren amak’, gainera, bazuen Goenagari lantzea interesatzen zitzaion alderdi subjektibo bat, eta era berean, ekoizpen etxean garatzen dituzten proiektuekin harreman estua zuen istorioak.

Aktoreei dagokienez, aspaldiko ezagunekin aritu dira: Iñigo Aranburu (‘Handia’), Mariasun Pagoaga eta Itziar Aizpuru (’80 egunean’). Aitziber Garmendiarekin, ostera, lan egiten duten lehen aldia izan da. “Oso inportantea da errodaje batean feeling-a egotea, jendearekin gustura egotea. Eta guk aktoreak eta haiek gu ezagutzen gaituztenez, hor badago konplizitate bat. Horrek asko egiten du; ez du berez pelikula hobeagoa egiten, edo ez du zertan. Baina errodaje-prozesuan laguntzen du”.

‘La trinchera infinta’ filmari azken ukituak ematen ari direla egin dugu hitzordua sortzaileekin, Irusoin ekoiztetxeko bulegoetan. Hona elkarrizketaren lehen zatia.

0