Bi dira filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpidatziekin eskaintzen dituen Filmazpit programara batu dituzten lan berriak: batetik, Steve Loveridge zuzendariak 2018n aurkeztu zuen M.I.A, eta, bestetik, Jeanie Finlay dokumentalgilearen Orion: The man who would be king. Aurrerantzean, interesa duen ororen eskura izango dira, nork bere etxean ikusi edota emanaldi publiko batean programatzeko.

Steve Loveridge zuzendaria, eta izen bereko filmeko protagonista den M.I.A.

Eusko Jaurlaritzak finantzatutako, eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin Donostia Kulturak kudeatutako programa da Filmazpit. Nazioartean arrakasta erdietsi duten lanak euskaraz eskaintzea du helburu, eta horretarako, euskaraz azpidatziak sortu eta interesa duen edonoren eskura jartzen ditu, tokian tokiko kulturgune, elkarte eta abarretan programatu ahal izateko. Baita etxean bertan azpidatziak deskargatu ahal izateko ere! Haur eta gazteentzako filmak, jaialdi tematikoetan eskainitako laburren bildumak, gai sozialak lantzen dituztenak, zein giza eskubideen urraketak salatzen dituzten ikus-entzunezkoak topa daitezke bertan, dozenaka.

Bada, zerrenda interesgarri horretara batzen azkenak izan dira M.I.A (2018)  eta Orion: The man who would be king (2015) izan dira. Lehengoak, Matangi Arulpragasm, lagunentzat Maya eta nazioartean M.I.A. bezala ezagutzen den lagunminaren bizitza eta bilakaera artistikoaren argazkia egiten du. Maya pop izar bezala ezagutzen dutenentzat une txundigarriak gordetzen ditu dokumentalak, besteak beste, kamerara zuzenean egiten dituen adierazpenak, askotan etsaitasunezko giro batean etorkin eta txiroak izaten ari diren gorakadaren inguruko eztabaida argia, hogei urterekin Sri Lankara egin bidaia bere familiarekin eta herentzia politikoarekin elkartzeko edota Justine Frischman eta Elastica taldearekin izandako harremana.

Orion: The Man Who Would Be King (2015) dokumentalak, aldiz, Jimmy Ellis-en historia kontatzen du, Presley handiarena izan zitekeen ahotsarekin jaio eta Gail Brewer Giorgio-ren Orion liburutik ateratako identitate faltsuarekin hazi zen artistarena. Elvis Presley-ren heriotzaren ondorengo hilabeteetan diseinatutako plan zoro baten barruan egin zuen ospera jauzia “Elvis bizirik dago” mitoa hasi berri zela eta desiratu zuen fama lortu zuen, baita nahi izan zituen emakume guztiak eta jendetzaren mirespena ere. Baina hura guztia ez zen nahikoa. Finlay-k zuzentzen duen dokumentalak musikaren industriaren estrategia ezkutuak azaleratzen ditu, fantasiarekiko miresmena eta identitatearen bilaketa amaigabea.