Adin guztietako emakumezkoen eta gizonezkoen bila ari da Lara Izagirre zornotzarra, ‘Nora’ pelikularen grabaketan parte hartzeko.

Iragan maiatzean hasi zen lanean Izagirre buru duen Gariza Films Larrabetzuko ekoiztetxea. 2012 eta 2014 urte bitartean jaiotako mutiko baten bila aritu ziren, Markel protagonistaren papera egin zezan. Behin talde artistiko nagusia osatuta, aktore-multzoa osatuko duten figurante bila ari dira orain.

Adin guztietako emakumezko zein gizonezkoak galdegin dituzte horretarako. Interesatuek mezu bat bidali behar dute garizafilmcasting@gmail.com helbidera beraien izen-abizen, adin, gorputz osoko argazki eta disponibiltatearekin