2019.urteko ikus-entzunezkoen arloan ekoizpenerako diru-laguntzen deialdiaren berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Gaurtik, uztailaren 9tik, hilabete iraungo du proiektuen garapenerako babesa eskatzeko epea.

Argitaratu berri duten boletinean zehaztutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 2.260.000  euro bideratuko ditu 2019an fikziozko, animaziozko eta sorkuntza dokumenaleko ikus-entzunezko edukien ekoizpen eta garapenerako. Eskatzaileek hilabeteko epea, abuztuaren 8ra arte, alegia, izango dute euren proiektuak aurkezteko.

Aurreko urteetan egin bezala, bost sortatan banatu du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak deialdia, eta aurrekontu-sail osoko zati finko bat bideratuko du bakoitzarentzat: fikziozko film luzeakaurrekontu txikiko film luzeakanimaziozko film luzeaksortze dokumentalak eta film laburren produkzioa. Hala, oinarri eta jarraibide konkretu batzuk hartu beharko dira kontuan horietako bakoitzerako.

Ikusi hemen Eusko Jaurlaritzak argitaratutako deialdiaren berri ematen duen buletina, eta atal bakoitzaren oinarriak.