Donostiako kaleetan bizi diren gazteen egoeraren inguruan hausnartzeko film laburra ekoitzi du Besarkadak egitasmoak. Joseba Parronek gidatu du proiektua, hainbat eragileen parte hartzearekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Emaus Gizarte Fundazioaren elkarlanetik jaiotako ekimena da Besarkadak. Gure lurrandean bizi dugun eta areagotzen ari den aniztasunaren aberastasuna kontutan izanik, pertsona bakoitzak dituen gaitasunak zein esperientziak balioan jartzea du xede. Autoestima eta hazte mekanismo modura, horiek garatu eta elkarbanatzea.

Gune eta harremanak sustatuz, taldeen eta pertsonen arteko elkartruke interkulturalak emateko bideak zabaltzen dituzte: “Guztiok ditugu trebeziak, horiek elkartrukatuz harreman berriak sor daitezke eta esperientziaz gozatu. Trukaketak erreziprokoak izan daitezke; zuk pertsona batengandik ikas dezakezu eta besteak zugandik”.

Film laburra proiektu horren barruan antolaturiko topaketa baten emaitza da. Hala, Donostiako historiak izenburupean, kalean bizi direnen zein gainerako herritarren rolak trukatu dituzte. Modahara taldeko gazteen eskutik abiatu zen proiektua, etxerik gabeko gazte arabiarrekin asistentzia soiletik harago joan nahi duen kolektibotik, hain zuzen. Jorratu nahiko lituzken gai eta edukien inguruan hasi ziren bueltaka, eta Joseba Parron arduratu da gerora horiek murrizteaz, gionizatzeaz eta, azkenik, film labur baten forma emateaz.