Zuzendaria: Victor Cabaco
Urtea: 2018
Herrialdea: Euskal Herria
Vitoria-Gasteiz, 1976. Franco hil eta gero milaka langilek soldata hobekuntzez gain, aldaketa sozial eta politikoak ere eskatu dituzte. Hala ere, patronala eta agintariak edozer gauza egiteko prest daude hori eragozteko. Giro tirabiratsu horretan, Jose? Luis (Alberto Berzal) eta Ana (Ruth Di?az) beraien ekonomia ongi kudeatzen saiatzen dira. Bitartean, Begon?ak (Amaia Aberasturi), bien alabak, maitasun-istorio eder bat biziko du Mikelekin (Mikel Iglesias), berak bezala, langileen eskabideak sutsuki aldezten dituenarekin.
Vitoria, 3 de marzo filma, Victor Cabacok zinemaren arloan zuzentzen duen lehen film luzea da, eta dokumentaletik hurbil dagoen estetika darabil eszenaratzean. Kamera eskuan filmatu ditu ia plano guztiak, eta naturaltasunik osoarekin nahasten ditu zine digitalean eta zine fotokimikoan (noizean behin Super 8-n filmatutako sekuentzia horiek) filmatutakoa. Estetikari erreparatzen badiogu, filma bi bloketan banatuta dago: alde batetik, sekuentzia intimistak; bestetik, masenak. Azken hauek, ekintza zinematik hurbilago daude zinema politikotik baino. Hirurogeiko hamarkadako thriller politikotik hurbil egonda, ezinezkoa da Costa-Gavrasen “Z” maisulana gogora ez etortzea (ikusi botere politiko eta enpresarialeko ordezkariek atea itxita izaten dituzten elkarrizketak). Mota horretako zinemaren adibide garaikideak ere baditugu, esaterako Steven Spielbergen Munich filmean (filma ikustean, begiratu nola murgiltzen garen ikusleak garai horretan).
Gaizka Bourgeaud-ek (Arriya) argazki zuzendaritza ausart bat aurrera eramaten du, non bai artxibo historikoko materiala baita Super 8-n filmatutako fikziozko metrajea nahastatzen ditu. Aipatzekoa dugu ere soinu lana, bikaina, zein gure historiako data beltza hartan jasotako indarkeria sentiarazten diguna.
Filma aurrera doan heinean, familia eta maitasun istorioak, nahiz filmeko protagonistek, garrantzia galtzen amaitzen dute filmaren adierazgarriak diren gertakari historiko tragikoen aurrean. Gidoigilearen erabaki oso ausarta da hori, eta, azkenean, Vitoria, 3 de marzo filma zerbait abstraktu eta kolektibo bihurtzen dute, Sergei M. Eisensteini (El acorazado Potemkin) gozararaziko liokeena. Mago on guztiek bezala, Cabacok ere amaierarako uzten du onena: egun horretan, bost langileren hilketaren inguruan egin zen manifestazioaren artxiboko irudien muntaketa bat, Lluis Llachen Campanadas a mort abestia atzetik entzuten dela. Amaiera bereziki hunkigarria da. Ez du inor axolagabe utziko.